Hauek dira Osakidetzan oporrei, baimenei eta lizentziei buruz egiten dizkiguzuen kontsulta ohikoenak. Zure zalantzak argitzen lagun diezaguketen erantzun labur hauek uzten dizkizuegu. Hala ere, nahikoa ez bada, badakizu non gauden.

Osakidetzako oporrei, baimenei eta lizentziei buruzko ohiko galderak.
- Zenbat opor-egun dagozkit?
- Bajan egonda, zenbat kobratzen dut?
- Haurdun nago. Joan naiteke jaio aurreko azterketetara eta erditzea prestatzeko tekniketara?
- Ama/aita izango naiz. Zenbat asteko baimena dagokit?
- Zenbat egun dagozkit familiako kide bat ospitaleratzeagatik?
- Senideren bati ebakuntza egingo diote, egunen bat dagokit?
- Senideren bat etxeko ospitalizazioan dago, egunen bat dagokit?
- Zenbat egun dagozkit senide baten heriotzagatik?
- Ezkondu/izatezko bikote egingo naiz. Zenbat egun dagozkit?
- Senide bat ezkontzen bada, ba al dut egunen bat eskatzeko eskubiderik?
- Bataio eta jaunartzeak. Ba al dut egunen bat eskatzeko eskubiderik?
- Etxez aldatu behar dut. Zenbat egun dagozkit lekualdaketagatik edo etxe-aldaketagatik?
- Zer dira APak? Zenbat dagozkit?
- Zer dira kanosoak? Zenbat kanoso dagozkit?
- Senide bat oso osasun egoera larrian daukat. Zenbat egun dagozkit?
- Azterketa daukat. Egunen bat dagokit?
- Kontsulta medikoa dut. Zer baimen dagokit?
- Gaixotasun kronikoa edo mugitzeko arazoak dituen senide bat dut. Zer baimen dagokit?
- Genero-indarkeriaren biktima naiz. Zer baimen dagokit?
- Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duen seme-alaba. Zer baimen dagokit?
- “Asuntos Propios” baimena
- Ba al dut baimenik Gobernuz Kanpoko Erakunde batekin lankidetzan aritzeko?
Osakidetzako oporrei, baimenei eta lizentziei buruzko ohiko galderak
Zenbat opor-egun dagozkit?
Urtean hogeita zortzi lanegunerako eskubidea duzu. Zure kontratua iraunaldi gutxiagokoa bada oporraldia proportzionala izango da.
Oporraldiak, printzipioz, etengabe disfrutatuko dira eta ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean lehentasunez nahiz eta lau denboralditan banatu daitezkeen. Udako lau hilabeteetatik kanpo eskaktutako oporrak Zuzendaritzaren aldeko irizpidea behar dute, hala ere, Zuzendaritzak ezin dizu alde bateko erabakiaz zure oporraldiak karteldegian sartu ez eta hauek etenki disfrutarazi.
Oporretan bajan bazaude, oporrak gelditu egiten dira, eta alta ematen dizutenean hartu ahal izango dituzu.
ABE (Baja) egoeran izateagatik aurreko urtean disfrutatu gabeko oporraldiak disfrutatzeko eskubidea duzu.
Bajan egonda, zenbat kobratzen dut?
Gaixotasunagatiko baja %100ean kobratzen da lehenengo egunetik.
Haurdun nago. Joan naiteke jaio aurreko azterketetara eta erditzea prestatzeko tekniketara?
Bai. Haurdun dauden langileek eskubidea izango dute, beharrezkoa den denbora hartuta. Edozein kasutan ere, lanaldiaren barruan egin beharra justifikatu beharko dute.
Ama/aita izango naiz. Zenbat asteko baimena dagokit?
18 aste haurduntza, erditze, adopzio eta hartzeagatiko, 2 astetan luzatu daitekeenak seme-alabaren desgaitasunaren eta erditze-anitzaren kasuetan. Haurra goiztiar jaio ezkero edo erditu ondoren ospitaleratuz gero, 13 aste gehienez luzatu daiteke.
Lizentzia honetan Osakidetzako prestakuntza ikastaroetan parte hartu ahal izango da.
Haurdunaldiaren azken 3 hilabeteetan guardiak eta gauak ez egiteko eskubidea dago, baita baimen honen ostean lanean hasi eta hurrengo hiru hilabeteetan. Aukeran, lanean hasi eta hurrengo 6 hilabeteetan ez egitea aukeratzen ahalko du.
Oporrak lizentzia honi metatzen ahal zaizkio, urte naturala bukatuta ere.
Edoskitzea: Eguneko ordubeteko murrizketa hartu ahal izango da, bi zatitan banatu daitekeena, 12 hilabete baino gutxiagoko seme-alaba bakoitzeko, edo denbora hori haurdunaldiko lizentziari gehitu.
Zenbat egun dagozkit familiako kide bat ospitaleratzeagatik?
- Langilearen ezkontidea, izatezko bikotekidea, 1. mailako senidea eta bizikidea: 5 egun baliodunera arte.
- Luzapena: 2 egun natural gehiago ezkontidea, izatezko bikotea eta seme-alabaren kasuan, gertaera 150 km baino gehiagora bada.
- Luzapena: 2 egun natural gehiago ezkontidea, izatezko bikotea eta seme-alabaren kasuan, gertaera 150 km baino gehiagora bada.
- 2. mailako senidea: 4 egun baliodunera arte.
- Luzapena: kasu honetan ez dago.
Baimen hau egun baliodunetan emango da. Gertakaria 150 km-tik gora gertatzen denean, luzapen-egunak egun naturaletan ematen dira.
Egun baliodunak karteldegiaren arabera zerbitzuak ematearekin bat datozen egunak dira.
Ezkontidea, izatezko bikotekidea, odolkidetasuneko edo ahaidetasuneko lehen mailako senidea eta langilearekin etxe berean bizi dena ospitaleratu behar izanez gero, eta haren zaintza beharrezkoa bada: ospitalean alta ematean etxean atsedena hartu behar dela adierazten duen medikuaren txostena badago, baimena 5 egun baliodunera arte mantenduko da.
Senideren bati ebakuntza egingo diote, egunen bat dagokit?
Bigarren mailarainoko ahaideen ospitaleratzerik behar ez duten ebakuntza kirurgikoengatik, eguna dagokizu.
Senideren bat etxeko ospitalizazioan dago, egunen bat dagokit?
Etxeko ospitalizazioa: Osakidetzak ahaideen eritasun larri, ospitalizazio edo heriotzagatiko lizentziarekin parekatzen du, ESK-k 2019ko maiatzaren 23an epaian irabazitako demandaren ondorioz. ESK poztu egin da epai irmo bidez parekatze hori lortu duelako eta Osakidetzako langile guztiei zabaltzea lortu duelako.
Zenbat egun dagozkit senide baten heriotzagatik?
- Ezkontidea, izatezko bikotekidea, seme-alaba, erraina, suhia: 5 eguneko baimena.
- Ama, aita, aitaginarreba eta amaginarreba: 3 eguneko baimena.
- 2. mailako senidea: 3 eguneko baimena.
Luzapena: Ezbeharra ohiko bizilekutik 150 km baino urrunago gertatzen denean, dagokion baimena beste bi egun naturalez luzatu ahal izango da.
Ezkondu/izatezko bikote egingo naiz. Zenbat egun dagozkit?
20 egun naturaleko lizentzia izango du ezkontzeagatik edo bizikidetza egonkorra (ezkontzaz kanpoko elkarketak) hasteagatik.
Ezkontza edo batasun eguna 20 eguneko baimenaren artean egon behar da (hasieran, 20 egun horien artean edo amaieran).
Senide bat ezkontzen bada, ba al dut egunen bat eskatzeko eskubiderik?
Bigarren mailara arteko odolkidetasun edo ezkontza-ahaidetasuneko senideen kasuan, edo bizikidetza egonkorreko bikotekidearen senideen ezkontzaren kasuan, egun natural bateko lizentzia hartzeko eskubidea dago. 3 egun naturalera luza daiteke ospakizuna langilearen bizilekutik 150 km baino urrutiago gertatuz gero.
Bataio eta jaunartzeak. Ba al dut egunen bat eskatzeko eskubiderik?
Aitak, amak eta aiton-amonak ekitaldia egiten den egunean izango dute baimena.
Etxez aldatu behar dut. Zenbat egun dagozkit lekualdaketagatik edo etxe-aldaketagatik?
Ohiko etxebizitza aldatzeagatik, 2 egun naturaleko lizentzia hartzeko eskubidea izango dute langileek, baldin eta urtebete badaramate lanpostu horretan.
Zer dira APak? Zenbat dagozkit?
APak (Asuntos Particulares) Norberaren Eginkizunetarako lizentzia egunak dira.
Urtean 6 eguneko lizentzia hartzeko eskubidea dago, 45 ordutan kuantifikatua, edo zati proportzionala kontratuaren iraupenaren araberakoa.
20 egun lehenago eskatu behar dira.
Kontratuak luzatuz gero edo kontratuak kateatuta badaude, denboraldien iraupena gehituko da, lizentzia hau hartzeko.
Zer dira kanosoak? Zenbat kanoso dagozkit?
6. hirurtekotik aurrera ematen dizkiguten lizentzia-egun gehigarriak dira.
Seigarren hirurtekoa betetzean 2 egun hartzeko eskubidea izanen da, eta zortzigarrenetik aurrera betetako hirurteko bakoitzeko egun bat gehiago. Kontaketa 7,5 ordutakoa da eguneko.
Gogoan izan 20 egun lehenago eskatu behar duzula, eta salbuespenezko behar baten aurrean edo txandan ohiko plantillaren %50 baino gutxiago geratzen bada ezezta diezazuketela. Badaezpada ere, erregistratu beti eskaera. Epaitegian frogatzeko modu bakarra da.
Senide bat oso osasun egoera larrian daukat. Zenbat egun dagozkit?
Lehen mailako ahaideen eritasun oso larria: lanaldiaren% 50era arteko murrizketa izateko eskubidea izanen da, gehienez ere hilabetez.
Azterketa daukat. Egunen bat dagokit?
Ikastetxe ofizialetako azterketetara joateko, egun oso bat duzu, 2 egun natural gehiago azterketa 150 km-tik gorakoa bada. (Kontsultatu prestakuntzarako beste baimen batzuk).
Langileek baimen bera izanen dute HABEren, EGAren eta Hizkuntza Eskola Ofizialaren ikastetxeetan euskararen hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketak egiteko.
Kontsulta medikoa dut. Zer baimen dagokit?
Baimen honek, orokorrean, gehienez 4 ordukoa izango da, behar bezala justifikaturiko salbuespenak izan ezik. Beti ere asistentzia horiek egiten dituzten zentroek ez badute lanorduetatik kanpo joan ahal izateko kontsulta-ordurik.
Gaixotasun kronikoa edo mugitzeko arazoak dituen senide bat dut. Zer baimen dagokit?
50 ordu urtean, gaixotasun kronikoa edo mugitzeko arazoak dituzten senideak zaintzeko. Oro har, lanaldia hasi edo bukatzean 2 ordu hartuko dira, baina zuzendaritzak baimena eman ondoren lanaldi osoetan hartu ahal izanen dira.
Genero-indarkeriaren biktima naiz. Zer baimen dagokit?
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumezko langileen hutsegiteak, erabatekoak nahiz partzialak, justifikatutzat joko dira, osasun edo gizarte-zerbitzuek hala erabakitzen duten denboran eta baldintzetan.
Horretaz gain, lanaldia murrizteko eskubidea, ordainsaria hein berean murriztuta, edo lanaldia berrantolatzeko eskubidea, ordutegia egokituz, ordutegi malgua aplikatuz edo lanaldia antolatzeko aplika daitezkeen bestelako moduen bidez.
Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duen seme-alaba. Zer baimen dagokit?
Langileek eskubidea izango dute, baldin eta guraso biek, adoptatzaile biek edo adoptatzaile nahiz hartzaile iraunkor biek lan egiten badute, lanaldia gutxienez erdiara murrizteko, eta ordainsari osoak jasoko dituzte, ospitalean eta tratamendu jarraituan seme edo alaba adingabea 23 urte bete arte zaintzeko.
“Asuntos Propios” baimena
Adi, baimen hau ez da 'AP'ena.
Soldatarik gabeko baimena da hau.
Lanpostu erreserba duten langile finkoek, interinoek edo ordezkoek, lanpostuan urtebete baino gehiago egin badute, 4 hilabete izanen dituzte bi urtean behin. Zerbitzu beharren arabera emanen dira, Gizarte Segurantzan kotizaturik.
Ba al dut baimenik Gobernuz Kanpoko Erakunde batekin lankidetzan aritzeko?
Bai, baina baimen guztiak bezala, zure zerbitzu-erakundeak oniritzia eman behar du. GKEen babespeko misioak egiteko eskatuz gero, gehienez ere 2 urte iraunen dute.







