Hauek dira Osakidetzan langabeziari buruz egiten dizkiguzuen kontsulta ohikoenak. Zure zalantzak argitzen lagun diezaguketen erantzun labur hauek uzten dizkizuegu. Hala ere, nahikoa ez bada, badakizu non gauden.

 

 

Langabeziari buruzko ohiko galderak Osakidetzan


 

Langabeziari buruzko ohiko galderak Osakidetzan


Nire kontratua amaitu da. Nola eskatu behar dut langabezia?

Lan-harremanaren amaieraren arrazoiak langilearekin zerikusirik ez duenean langabezia-prestaziorako eskubidea duzu. Honen zenbateko eta iraunaldia egindako kotizazioaren denboraldi eta zenbatekoaren araberakoa izango da. Kontratua boluntarioki amaitzen denean ez da prestaziorik jasotzeko eskubiderik izango.

Epea: nahi gabeko amaitzearen hamabost egunen buruan eskatu behar da. Eskaera egin ahal izateko enplegu bulegoan izena emanda egon behar duzu eta aldizka berritu prestazioa kobratzeko eskubidea galdu nahi ez baduzu bederen.

Lanaldia txikiagotzeko kontratua izanez gero, langabezia-prestazioarekin osatu daiteke.

Aurkibidera itzuli »