Hauek dira Osakidetzan lanaldiari eta ordutegiei buruz egiten dizkiguzuen kontsulta ohikoenak. Zure zalantzak argitzen lagun diezaguketen erantzun labur hauek uzten dizkizuegu. Hala ere, nahikoa ez bada, badakizu non gauden.

Osakidetzako lanaldiari eta ordutegiei buruzko ohiko galderak
Lanaldia: zenbat ordu lan egin behar dut?
Aurtengo lanaldia 1592 ordukoa da.
Ezin zaituzte zure lanaldi edo txandatik kanpo lan egitera behartu. Karteldegia aldatzen badizute jakinarazi behar dizute bi hilez behingo.
Lan karteldegi orekatu baterako eskubidea duzu (gehiegizko edo lanaldi eskasarik gabe), eta asteburu libre bat izateko hiru astean behin.
Ez-txandakako turnuetan aritzen direnak sei larunbat egin dezakete lan gehienez urtean zehar.
Sei ordu segidan baino lanaldi luzeagoetan hamabost minutuko atsedenaldia emango da.
Gaueko orduari 1,1eko faktore biderkatzailea ezarri behar zaio. Hau da, hamar ordu gauen egiten baduzu hamaika balira kontuan hartuko dira. 55 urte gorakoentzat faktorea 1,15eko da eta 60 urte baino gehiagokoentzat 1,25eko bai gau, igande eta jaiegunetan.
Berrogeita hamabost urte gorakoek gauetan lan egiteari uko egin dieziokete.
Solapea ezarri behar zaizkien txanden zehaztapena (lanaldiaren hamar minutu lan egindako denbora bezala), bai eta burutu behar dituzten pertsonena ere, zerbitzu erakunde bakoitzeko antolakuntza eremuan negoziatzeko gaia izango da, modu eraginkor eta justifikatuan egin daitekeela ziurtatzeko asmoz. Gaixotasun-bajan erortzen bazara solapea kontuan hartuko zaizu berau aitortuta baduzu, baina ez zaizu kontuan hartuko lizentzia bat disfrutatzen ari zarenean. Oharra: Gurutzetako ospitalean 15 minutu adostu dira goiz eta arratsaldeko txandetarako.
Lanaldien arteko etengabeko atsedenaldia 12 ordukoa da.
Oharra: Gurutzetako ospitalean 15 minutuko zenbaketa adostu da egiten den goizeko eta arratsaldeko lanaldi bakoitzeko. Lanaldien arteko atsedenaldi etengabea 12 ordukoa da.
Behar larri, premiazko eta aurretik jakin ezin diren ondorioz sartutako gehiegizko orduak nagusi batek horrela eskatuta konpentsazio baterako eskubidea dute, ordu eta erdiko konpentsazioa laneguneko ordu batengatik, gaueko edo jaiegunetako bada bi orduko konpentsazioa.
Lan-orduen zenbaketa. Nola kalkulatu nire lanaldia?
Honako formularekin kalkula dezakezue zenbat ordu sartu behar dituzuen gehiegizko edo gutxiagozko lanaldia egiteko, kontuan hartuta oporraldia gozatu duzun ala ez.







