Hauek dira Osakidetzan lanaldia murrizteari eta egokitzeari eta eszedentziei buruz egiten dizkiguzuen kontsulta ohikoenak. Zure zalantzak argitzen lagun diezaguketen erantzun labur hauek uzten dizkizuegu. Hala ere, nahikoa ez bada, badakizu non gauden.

Osakidetzan lanaldia murrizteari eta egokitzeari eta eszedentziei buruzko ohiko galderak
- Lanaldia murriztu dezaket justifikaziorik gabe?
- Seme-alaba adingabeak ditut nire ardurapean, edo ezgaitasun psikiko, fisiko edo sentsoriala duten pertsonak, edo 2. Mailara arteko senideak. Lanaldia murriztu dezaket?
- Ez naiz finkoa. Seme-alabak zaintzeko eszedentzia eska dezaket?
- Zer da 8 asteko gurasoen baimen berria?
- Nire lanaldia egokitzea eska dezaket?
Osakidetzan lanaldia murrizteari eta egokitzeari eta eszedentziei buruzko ohiko galderak
Lanaldia murriztu dezaket justifikaziorik gabe?
Bakarrik langile finkoek lanaldia %50 murrizteko eskubidea dute, oro har, antolaketa prestasunen arabera.
Seme-alaba adingabeak ditut nire ardurapean, edo ezgaitasun psikiko, fisiko edo sentsoriala duten pertsonak, edo 2. Mailara arteko senideak. Lanaldia murriztu dezaket?
12 urtetik beheitikoak edo desgaitasun fisiko, psikiko edo zentzumenezkoak duten pertsonak eta bigarren gradura arteko ahaideak zaintzeko, lanaldia gutxienez heren bat eta gehienez erdia murriztea.
Lan prestazioaren baldintza zehatzak negoziatuko dira (egun edo orduka) eta ezarritako muga orokorretatik kanpo egiten bada.
Ez naiz finkoa. Seme-alabak zaintzeko eszedentzia eska dezaket?
3 urteko baimen berezialangile ez-finkoentzat, seme-alabaren jaiotzatik edo adopzioari buruzko ebazpen judiziala ematen denetik hasita, 2 urteko lanpostua gordetzeko eskubidearekin. Egoera horretan emandako denbora kontuan hartuko da hirurtekoen, Garapenaren eta Gizarte Segurantzako eskubideen ondorioetarako. Epe horretan administrazioaren prestakuntza ikastaroetan parte hartzen ahalko da.
Zer da 8 asteko gurasoen baimen berria?
Gehienez ere zortzi asteko iraupena izango du, jarraian edo etenean, eta lanaldi osoan edo lanaldi partzialean hartu ahal izango da, zerbitzuaren beharrek hala ahalbidetzen dutenean eta erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzen arabera.
Zerbitzuaren beharrek horretarako aukera ematen dutenean, guraso, adoptatzaile edo harreragileari dagokio oporrak noiz hasi eta noiz amaituko diren zehaztea, edo, hala badagokio, noiz hartu diren zehaztea. Administrazioari jakinarazi beharko dio hamabost egun lehenago, eta aste osoka hartuko da.
Osakidetza ez da baimen hori ordaintzen ari. ESKn uste dugu egin behar duela, eta hori lortzeko borrokan ari gara.
Nire lanaldia egokitzea eska dezaket?
Lanaldia egokitzea eskatzeko eskubidea zabaldu zaie beren ardurapean adingabeak edota mendekotasuna duten pertsonak dituztenei.
Arau berriak adingabeen adin tartea zabaltzen du; izan ere, aurrekoarekin lanaldia egokitzea soilik eska zitekeen, 12 urte izan arte. Orain, aldiz, mendeko pertsonak dituzten langileek eskatu ahal izango dute, baldin eta “12 urtetik gorako semealabekiko zaintza-betebeharrak” egiaztatzen badituzte. Eskubide hori aitortzen du, halaber, bigarren mailara arteko odolkidetasuneko senideen eta mendetasunegoeran dauden bizikideen kasuan.
Langileak proposatutakoa onartzen ez badu edo bestelako planteamenduren bat aurkezten badu, enpresak justifikatu egin behar du.






