1.- KOORDINAZIO-ZENTROAK.

Bateratzea: ez da inolako erabakirik hartu, kudeatzailearen arabera.      

Lan-ikuskaritza:  ESKn Lan Ikuskaritzaren aurrean salatzen jarraitzen dugu 2015eko ikuskaritzaren ostean egindako eskaeren urraketa, eta helarazi berri digu berriro ere Larrialdiek laneko atsedenak arautu behar dituztela koordinazio-zentroetan eta 8 hilabeteko epea dutela hala egiteko. Eskakizun hori 2015ean egindakoa ez betetzeagatik etorri da (Ikuskaritzak ezin du isun ekonomikorik ezarri), herritarrak ondo artatzeko hainbeste ahalegintzen diren langileekiko enpatia falta agerian utziz. Jakin nahiko genuke zer egin duen 4 urte hauetan Idoia Revillak  eskaera horiek betetzeko sortu zuen lantaldeak, epe laburrerako emaitzak izango zituela esan baitzion sindikatu honi…

Hainbat antolakundek egindako aholkuak oinarri hartuta, eta 1001/2010 Errege Dekretuak, abuztuaren 5ekoa, 7. artikuluan aire-kontrolatzaileei 2 orduero 30 minutuko derrigorrezko atsedena ezartzen diela kontuan hartuta, uste dugu Larrialdietan 2 orduero 15-20 minutuko atsedenak ezarri daitezkeela.

Lan-ikuskariaren honako ESKAKIZUNAK ere ez dituzte bete:

  • “Zonalde hotza” ezartzea, atsedenerako beharrezko altzariekin eta lanpostuetatik hurbil, beharrezkoa balitz langileak berehala lanpostuetara bertaratzea errazteko.
  • Bizkaiko koordinazio zentroan laneko zonalde guztia argi naturaleko espaziorantz lekualdatu beharko litzateke, eta lekualdaketa aprobetxatuta gela egokiak instalatu litezke erreberberazioa eta tenperatura kontrolatu ahal izateko.

 

2.- LARRIALDI ETA GAINEZARPEN OSAGARRIAK

Dirudienez, azaroko nominan txertatuko dira osagarri guztiak, apiriletik atzerako eraginarekin.

Aurten, 2019an, sortu den gainezarritako denborari dagokionez, Lan-harremanetako Sailetik denbora hori nola gozatu jakinaraziko dute.

 

3. - ERASOAK ETA INDARKERIA

Hemendik gure babesa adierazi nahi diegu erasoren bat pairatu eta trauma osteko estres egoera pairatzen ari diren kide guztiei. Babes hori larrialdietako bi langilek abiatu duten sinadura-bilketaren bidez islatu da baita ere, “change.org tolerancia cero ante las agresiones” izendatu dutena. Laster entregatuko dira sinadurak. Oraindik egin ez baduzu, sinatzera animatzen zaitugu.

Horretarako izendatutako Larrialdi taldeak erasoei erantzuteko behin betiko jardunbidea zein den erabaki bitartean, langileok erasoak pairatzen jarraitzen dugu. Erasoei aurre egiteko hobekuntzak gauzatzeko, sindikatu honen ustez, hainbat neurri hartu behar dira, arauak, antolakuntza, segurtasuna, formakuntza eta informazioa uztartuko dituztenak.  

Anbulantzien errentamendurako baldintza-agiri berrietan, ikusi dugunez, ez da jaso barnealdetik azkar irteteko sistemarik; hori aztertu egin zen aulkien lekualdaketa posibleak eginda, baina oraingo ibilgailuetan ezinezkoa zen eta, era berean, ez da jasotzen formakuntza espezifikorik anbulantzia pribatuen lizitazio berrietan. 

 

4.- GABONAK

ESKn uste dugu ondo dagoela hartzeko dauden egun guztien eskaerak egiteko gehienezko data bat jartzea, beharrak aurreikusteko. Baina zertarako balio du, baldin eta hasieratik lizentzia-eskubidea deuseztatzen badute zerbitzuaren premiak argudiatuta?

Beharrizanen aurreikuspena bi hilabete lehenago izanik, zaila egiten zaigu sinistea arazoak daudela langile falta ez daukaten kategorien kontratazioekin, lizentzia-eskubidea hasieratik deuseztatuz zerbitzuaren premiak argudiatuta.

Urtero bezala, argudio berdinak entzuten ditugu, ez dagoela gai den langilerik kontratatzeko, Guardia lokalizatuak egin daitezke baina ordaindu egin behar dira, eta Larrialdiek ez dute aldatu nahi orain arte mantendutako "dena doan" politika. ESKn uste dugu ez dagoela aldatzeko borondaterik. 

Langileei gogorarazi nahi diegu salatzeko aukera daukatela baldin eta 20 egun lehenago eskatutako egunak ukatzen badizkiete, Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa urratzen baitu horrek, eta beharrezkoa balitz epailearen aurrean frogatu beharko lukete egun horiek ukatzeko arrazoia.

Halaber, alde bakarretik ezarritako “egun klabeen” ereduak ez du betetzen Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa, ez delako eragile sozialekin adostu.

 

 

 

Norbide plataformaren bidez Osakidetzako pasahitza nola aldatu behar da

Osakidetzak bere profesionalen esku utzi du pasahitzen kudeaketa, CAUren laguntza kenduz eta aurretiko prestakuntza gabe Irakurri

CCOO, UGT eta CSIF-ek langile publikoen baldintzak erabakitzen dituzte entzun gabe

CCOO, UGT eta CSIF-ek langile publikoen baldintzak erabakitzen dituzte entzun gabe 2025 abenduak 12 Bada garaia administrazio guztietara, udaletara, foru Irakurri

ESK Eusko Legebiltzarrera joan da EH Bilduk planteatutako Osateken kudeaketari buruzko eztabaida jarraitzera

EAJ eta PSE, ez dute inolako autokritikarik egin, inoiz ikusi ez diren kopuruetan dauden itxaron-zerrenden datu tamalgarriak direla eta. Irakurri

Anbulantzia %100 publikoak Osakidetzan orain!

Garraio sanitarioko langileak eta herritarrak oro har, abenduaren 9an Eusko Legebiltzarraren aurrean garraio sanitarioaren % 100 publikoaren alde egingo den kontzentrazioan Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107