HAUTESKUNDERIK GABE Bizkaiko Lehen Arretan

Kargatzen...

LEGEBILTZARREAN AGERRALDIA

Langile Batzordeak Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin du, Larrialdien egoeraren eta zerbitzu horretako langileen lan baldintzen berri emateko. Urtebete mobilizatzen egon ostean, lan inguruko gure aldarrikapenak zeintzuk diren azaltzeko aukera eman zaigu, bai eta zerbitzu bezala dugun egoera eta ditugun beharrak mahaiganeratzekoa, behar materialak zein langileenak.

 

SEKTOREKO MAHAIA - LAN HOBEKUNTZA ESKAERAK

Mahai Sektorialean Osakidetzak, beste behin ere, Larrialdiko langileen arazoak konpontzeko proposamen errealak egiteko aukera galdu du, egin ditugun aldarrikapen guztiei bueltak ematen jarraitzen dute.

Duela bost urtetatik, larrialdiko osagarria, txandartekoa eta koordinazio zentroen arduren aitortza eskatzen ari da ESK, bai eta azken horietako mantenua ere.

Eskaini diguten azkenak txandartetik kanpo uzten ditu operadoreak, Osasun Kontseiluko langileei erantzukizuna ematea ahaztu zaie, plataformakoei eta areto medikuei, askotariko egoeretan gure arriskua eta akidura ez dute baloratzen. 

Ez da koordinazio zentroetako otorduez hitz egiten. ESK-k auzibidera joko du eskubide hori erreklamatzeko.

 

FLOTEN KUDEAKETA

Geolokalizazio sistema dela eta, seinalea eta ibilbideak hartzean akats jarraituen berri izan dugu, batez ere Bilbon eta Uriosten. Segurtasun Klinikoari eta Kudeatzaileari kexa bat helarazi diogu.  Momentuz jaso dugun erantzuna hau izan da: herri eta hirietatik ibiltzeko eta puntu beltzak apuntatzeko. Konponbideak Zuzendaritzak topatzea premiazkoa dela esan eta esan ari gara.

 

TEKNIKARIEN EGOKITZAPENA

Osakidetzako arduradunen zentzugabekeriaren eta gaitasunik ezaren mugara iritsi gara, antolatu zuten anbulantziako gidarien egokitzapen prozesua ez zen zuzena, tribunala desegokia zen eta ofiziozko berrikuspen prozesu bat pasatu behar izan zuen.

2011ko EPEaren lardaskeriari dagokionez, ez dugu askorik esateko, hainbat epai betearazi behar izan baitira hain ohituak gaituzten nagusikeriaren ondorioz.  Momentu honetan, erabateko ziurgabetasunean murgilduak gaude.

 

KONTRATUAK

Osakidetzak hainbat kontratazio eredutan izen emateko aukera eskaintzen du, behin-behinekotasun zerrendak, ESIetan ordezkatzeak egiteko zerrendak, lanaldia murrizteko zerrendak, egotekotan. Zerrenda horretako kontratu eredu batera sartzeko aukera dagoenean, ordea, Larrialdietako Giza Baliabideetatik, kontratazio aukera hori  ukatzen da, Osakidetzaren araudiaren arabera dagokigun kontrataziorako eskubidea ezin erabilta. Giza Baliabideetako nagusiak diosku jendeak badakiela nora datorren, handik-hona bidaliak direnean eta prekarizatutako kontratuak egiten dituenean; baina zerbitzuko arduradun bezala, badaki zerrenda horiek betetzeko daudela, gaixotasun baimen bat dagoenean berehala bete behar dela eta ez berak nahi duenean, eta zerbitzu publiko batean kontratazioen gardentasuna oinarrizkoa dela. 

 

GELDIUNEAK ETA ATSEDENAK

Berriz ere, Lan Ikuskaritzatik eta Arartekotik, ESKrekin harremanetan jarri dira koordinazio zentroetako atseden eta geldiuneen auzian aurreratu den jakiteko. Berriro ere Larrialdiak salatzen ditugu eta, bitartean, ESK-k auzibidea abiatu du.

 

ETXEKO OSPITALERATZEA

Gai honetan, beste behin ere, ESK-k auzibidera joko du familiako kideren baten etxeko ospitaleratzeagatik, berdin ospitalean bertan egoteagatik, baimena eta lizentzia hartzeko dugun eskubidea aldarrikatzeko. Baimenerako eskubide bera dugula uste dugu eta espero dugu martxoan egingo den epaiketan irabaztea.

 

ERIZAINTZA ONDOKO POSTUA OSASUN KONTSEILURAKO

ESKan ziur gaude ez dagoela justifikatua eta ez dela beharrezkoa Osasun Kontseiluko Ikuskatzaile postua Osasun Kontseiluko Erizaintza Ondokora igotzea hori osatzen duten 23 pertsonentzat, eta horrela jakinarazi diogu Kudeatzaileari. Ematen dituen justifikazioetako batzuk:

Hori guztia, gutxienez, Larrialdietako langileentzat iraingarria da, beraiek bai betetzen baitute aurreko puntuetako edozein, baina ez diete ondokotasunik ematen.

 

BEHAR MATERIALA

Izendapen askeetan diru publikoa xahutzen den bitartean, ez zaizkigu pediatriako gaixoak eta jaioberriak egoki artatzeko ezinbestekoak diren materialak errazten, dirua Gasteizi eskatu behar zaiolako aitzakia jarrita.  Nagusi postu batetarako erabateko azkartasuna eta bat ere ez biztanle ahulenei eragiten dieten gauzetarako.

 

DIRUA AURRESTEA

Langile guztiek ezagutzen dituzte Zuzendaritza honen ohiko idatziak.  Dirudienez, Bizkaiko Arduradunak Uriosteko langile «garbi-garbiei» jakinarazi die bulego eta norbere garbitasunerako parpe-gauzetan gehiegi gastatzen dutela.  Hori guztia Zuzendari Ekonomikoak daraman gastuen fiskalizazioagatik.

ESKtik eskatzen diegu begira dezatela, behingoagatik, langileek lanak aurrera eramaten, ikerketetan eta Larrialdientzako protokoloak garatzen sartzen dituzten orduak, baita horrek guztiak dakarren esfortzu fisiko eta mentala, ez zaiena ez ordaintzen ezta ondokotasun batekin edo paper batekin aitortzen ere.

Garapen profesionala: Osakidetza, epaia bete!

Osakidetzaren azpijokoa Mahai Sektorialean lortutako akordioari uko egitea da. Orain “aurreakordioa” deitzen dio. Irakurri

ESK sindikatuak Arrasate ospitaleko kirofanoan segurtasun falta salatzen du

ESKk Zerbitzu Zentralen berehalako esku-hartzea exigitzen du praktika hauekin amaitzeko Irakurri

Greba hauek ez dira Osakidetzaren promesa hutsekin geldituko

ESK sindikatuak Osakidetzak Garapen Profesionalarekin egiten duen erabilera makiavelikoa salatu nahi du Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56