Larrialdietako Giza Baliabideetarako Bulego Nagusia norberaren gaietarako lizentzia-egunak ukatzen ari da argudiatuz hutsik geratzen diren lanpostuak ezin dituztela bete; honek, berriro
ere, langileen artean haserre eragin du.

Alde bakarrak ezarritako “egun nagusi”-etarako pautek Osakidetzaren Akordio Arautzailea urratzen dute.

Erakundeak ezarritako epetan eta gure lan baldintzak arautzen dituen Esparru-akordiok ezartzen duen araudiaren arabera egin genituen eskaerak, baina esaten digute ez dagoela langilerik
lanpostu horiek betetzeko.

Nola uka ditzakete urrian eskatutako egunak ez dakitenean zeintzuk diren benetako beharrak? Nola da posible denbora dutenean ez egitea base bakoitzak dauden beharren azterketa bat
soluziobiderik aurkitzeko, aukera konpentsatzaileak negoziatuz langile finko eta aldi baterakoekin?

Nola da posible Larrialdietakoa ez den Osakidetzako langileen kontratazioan berriro ere tematuta jarraitzea; hauei eguna, basea eta txandak aukeratzen utziz eta konpentsazio ekonomikoa
emanaz, baina arazoa konpondu gabe gelditzen denean?

Egunak ukatu zaizkienei aholkatzen diegu ezetza idatziz eskatzea erreklamazio egokiak egin ahal izateko.


URTEKO KARTELDEGIAK

 

Langileen Bulego Nagusiak urteko karteldegietan egin dituen orduen doitzea baieztatzen ari gara Larrialdietako langileok; doitze honek amildegiaren ertzan jartzen gaitu ordu-defizitarengatik, eta honek ez digu hilabeteko oporrak gozatzeko aukerarik emango orduak zor gabe. Egoki konpentsatuta dagoen urteko karteldegi batek oporrak gozatzen utzi beharko luke, 1756-1760 ordu inguru izan beharko luke karteldegiak.

Zuzendaritzak solapea ukatzen digu, eta murrizketa honekin orduak zor ditugu.

Zuzendaritza honek larrialdietako osagarria ukatu ez ezik, jaiegunak eta gauak ere berezi gabe kentzen dizkigu, honek dakarren lerma ekonomikoarekin.


BIDASOAKO BASEA

Egun Bidasoako basean ematen diren baldintza fisiko eta ingurunekoak direla eta, ahalegintzen ari gara bertako langileek kokapen egoki bat izan dezaten eta dagokion Zuzendaritzari honen
konpromisoa exijitzen diogu obrak azkar daitezen eta baseak behin betiko kokapen zuzena izan dezan.


LAN TALDEA, TALDE KOORDINATZAILE

Urte bat baino gehiago soluzioen zain, inoiz iristen ez direnak. Berriro salatuko dugu: ATSEDENALDIAK, ZARATA, HOTZA, MATERIAL EZA, LANGILE EZA.



ESKU-OHEAK

 

Azaroan OSALANek, berriro, Zuzendaritza eta Segurtasun eta Lan Osasunerako Batzordeak deitu zituen azalpenak eskatuz esku-oheen ez-soluzioengatik.

Berriro diogu: ezin mugitu eta egoera kritikoetan trabatzea arriskutsua egiten da.

Zuzendaritzak eta Lan Osasunak diote ez dagoela arazorik, ez baitago jasotako gertaerarik. Baieztapen honetatik ondorioztatzen dugu prebentzioa zerbait edo norbaiti zerbait gertatzen
zaionean egingo dela.

Oso pozten gaitu jakiteak zenbat kezkatzen diren gutaz. Baina kontuan izanik 2015ean erositako aulkien lardaskeria lehengoratzeko eman zuten hitza oriandik betetze dagoela, horrekin dena
esanda dago.

Bidasoa ospitalea desegitearen aurkako mobilizazioak

Herritarrei dei egiten diegu maiatzaren 16an, 14:00etan, Bidasoa Ospitaleko sarreran egingo dugun kontzentraziora batzeko, ospitale honen egoera lehengoratzea eskatzeko. Irakurri

Osasun mahai honetatik ez da Osakidetza indartzeko neurririk aterako

Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu pribatizazioari buruzko bere planteamenduei buelta eman diezaien, Onkologikoaren eta Nafarroako Gobernuaren bideari jarraitu diezaien eta pribatizatutako Irakurri

ESK-k Osakidetzako Larrialdiak Koordinatzeko Zentroen egoera kritikoa salatzen du

Anbulantzia eta ospitaleekiko komunikazioa asko oztopatu da, eta TETRA sistema baino ezin izan da erabili Irakurri

ESK sindikatuaren atal berria Donostialdea ESIan

ESKren nortasun-ezaugarriak dira plantillekiko konpromiso irmoa, gure koherentzia, zintzotasuna, langile guztien beharrak eta aldarrikapenak entzutea  Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98