Coronabirusa dela eta, osakidetzako erizain baten heriotzaren aurrean, langileen segurtasuna eta osasuna babesteko eskatzen dugu

 

Lan osasunak bateragarria izan behar du jardun profesionalarekin

 

Coronabirusaren ondorioz Osakidetzako erizain bat hil delako berri tristearen aurrean, SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE sindikatuek, lehenik eta behin, zorigaiztoko gertaera honengatik gure tristura sakona adierazi nahi dugu eta gure doluminak helarazi familiari, hurbilekoei eta lankideei.

Krisi hau hasi zenetik, behin eta berriz esan dugu laneko segurtasunak eta osasunak bateragarriak izan behar dutela lanarekin eta baita herritarrei funtsezko zerbitzu baten eskaintzarekin. Osakidetzaren ardura da hori bermatzea, baita koronabirusaren izurritearekin ere. Eta Osakidetza da, halaber, langileei prestakuntza eta informazio nahikoa eman behar diena.

Horregatik, eta zalantzarik gabe, hildako pertsonaren lan-jardueraren ondorioz gertatu izan den zorigaiztoko gertaera honen aurrean, berriro esan adierazi nahi dugu ezinbestekoa dela Osakidetzak norbera babesteko ekipamenduen eta plantillaren segurtasuna eta osasuna babesteko beharrezkoak izan daitezkeen gainerako materialen hornidura bermatzea.

Hori horrela izan dadin ahalbidetuko duen plan batu arikulatu behar dute Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak berak. Ezin dugu hornidurarik gabeko eszenatoki bat onartu. Hori dela eta, plan bat egon behar du behar diren materialen disponibilidadea bermatzeko. Plantillaren segurtasuna eta osasuna bermatu behar dira, une honetan hain beharrezkoa den osasun-arreta ere eman daitekeela bermatzeko. Eusko Jaurlaritzari eta Osakidetzari berehala jarduteko exijitzen diegu. Ahalegin guztiak nahitaez funtzionatzen jarraitu behar duten funtsezko zerbitzuetansegurtasuna bermatzera bideratu behar dira.

Elkartasuna adierazteko eta Osakidetzari berehalako neurriak har ditzala eskatzeko, datozen bi egunetan krespoi beltz bat eramateko eta leihoetatik trapu beltzak zintzilikatzeko eskatzen diegu langileei. Halaber, dei egiten diegu langileei bihar, ostirala, 12etan, jarduera eten eta 5 minutuko isilunea egin dezaten hildako lankidearengatik.

ESK-k Deloitterekiko kontratua etetzeko eta kontratazio-zerrenden kudeaketa % 100 publikoa egiteko Zerbitzu Zentraletan kontzentrazioa egin du

ESK-k Osakidetzako kontratazio-zerrenden kudeaketa pribatua denetik dagoen etengabeko kaosa salatu dugu Irakurri

ESK, ELA eta LAB sindikatuek bat egin dute herri plataformek deitutako mobilizazioekin, osasun ituna errefusatzeko

Osasun publikoaren defentsan funtsezkoak diren eragile sozial eta profesionalak baztertzea izan da Osasun Itunaren jomuga. Irakurri

ESK-k Deloitterekiko kontratua etetea eta kontratazio-zerrenden kudeaketa % 100 publikoa egitea eskatzen du

ESK-k Osakidetzako kontratazio-zerrenden kudeaketa pribatua denetik dagoen etengabeko kaosa salatzen dugu Irakurri

ESK Osasun Goi-mailako Teknikarien grebaren aurrean

Gustatuko zitzaigukeen deialdia pluralagoa izan balitz, eztabaidetan parte hartu ahal izateko. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101