HAUTESKUNDERIK GABE Bizkaiko Lehen Arretan

Kargatzen...

 

ESKk, ELAk eta LABek Osakidetzari eskatu diote grebaren jarraipen-datuak ez manipulatzeko, eta datu horietan ez sartzeko, gutxieneko zerbitzua izateagatik edo egun horretan lan egin behar ez izateagatik, greba egiteko aukerarik izan ez duten langileak

 

Aurreko grebetan gutxieneko zerbitzuak gehiegikeriaz interpretatu ditu, berez gehiegizkoak izan arren; eta gainera greba-jarraipenari buruz eskaini dituen datuak ez dira benetakoak izan.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak urtarrilaren 30erako egin duen greba-deialdiaren kariaz, ELA, LAB eta ESKren aldetik hurrengo adierazpen hauek egin nahi ditugu Osakidetzaren egoeraren inguruan:

  • Beste behin ere, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak direla salatu behar dugu. Izan ere, kolektibo horren greba-eskubidea neutralizatzeko, eragozteko eta erasotzeko ahalegin berri baten aurrean gaude. Gogoratu behar dugu egun bakarreko greba-deialdi baten aurrean gaudela eta, hala ere, milaka langilek grebarako eskubidea galduko dutela. Bereziki larria da Lehen Mailako Arretaren egoera. Bai ospitaleko arretak, bai Osakidetzako larrialdiek normaltasun osoz funtzionatuko dute; hala da, kasu horietan ezarritako gutxieneko zerbitzua %100ekoa da (ezein langilek ezingo du greba egin); eta, beraz, premiazko beharrizanen asistentzia behar bezala bermatuta dagoela uste dugu. Horregatik ez litzateke gutxieneko zerbitzurik ezarri behar Lehen Mailako Arretan. Hala ere, larunbat bati dagokion gutxieneko zerbitzu bat ezarri dute.
  • Horiek berak dira beste greba-deialdi batzuetan ezarritako gutxieneko zerbitzuak, hala nola, 2019ko martxoaren 8koan eta ekainaren 17koan (Lehen Mailako Arretako hirugarren greba-deialdia); eta kasu askotan, greba-eskubidea ia baliogabetuta geratzen da, orduan gertatu zen bezala. Horrez gain, salatu nahi dugu, grebaren jarraipena zenbatzeko orduan, Osakidetzak beti manipulatzen dituela datuak; eta, greba egiteko aukera izan dutenen artean zenbatek parte hartu duen adierazi beharrean, plantilla osoa hartzen duela oinarritzat, nahiz eta jakin plantilla horren zati handi batek ezin duela greba

Hona hemen adibide batzuk:

  • Iazko martxoaren 8an, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIan (Gurutzetako Ospitalea dago bertan), gaueko txandan dabiltzan 321 langiletik soilik 5ek izan zuten greba egiteko eskubidea, gainerako 316ak gutxieneko zerbitzu gisa izendatuta baitzeuden. 5 horietatik 1 atera zen grebara; hau da, egitea zutenen %20. Osakidetzak emandako datua, ordea, %0,31koa izan.
  • Iazko martxoaren 8an, Barrualde-Galdakao ESIan (Galdakao Ospitalea dago bertan), gaueko txandan dabiltzan 151 langiletik soilik 1ek ahal zuen greba egitea, eta egin zuen; gainerako 150 langileak gutxieneko zerbitzuetan sartu baitzituzten. Beraz, grebaren jarraipena, kasu horretan, %100ekoa izan zen, greba egiteko aukera zutenen artean denek egin baitzuten. Hala ere, Osakidetzak emandako datua %0,66koa izan zen, langile guztiak hartu baitzituen erreferentziatzat, datuak argi eta garbi
  • Iazko ekainaren 17an, Debabarrena ESIan, Lehen Mailako Arretako arratsaldeko txandan, grebara deituta zeuden 50 langiletik 15ek bakarrik izan zuten greba egiteko eskubidea, gainerako 35ak gutxieneko zerbitzuetan atxiki baitzituzten. 15 horietatik 12k greba egin zuten. Beraz, jarraipena, greba egitea zutenen artean, %80koa izan zen. Osakidetzak emandako datua, ordea, %24koa izan zen.

ESKk, ELAk eta LABek Osakidetzari eskatzen diogu, datorren osteguneko greban, jarraipenari buruzko datu errealak eman ditzala; Nafarroako Gobernuak, adibidez, zenbatzeko oinarritzat greba egitea duten langileak hartzen ditu kontuan, hau da, gutxieneko zerbitzuetan izendatuak izan ez direnak eta egun horretan lan egin behar dutenak. Manipulazio gehiagorik ez! Grebaren eragina gutxiagotu nahi da, benetakoa ez den normaltasuna islatu nahian.

Euskal Herria, 2020ko urtarrilaren 28an.

 

Garapen profesionala: Osakidetza, epaia bete!

Osakidetzaren azpijokoa Mahai Sektorialean lortutako akordioari uko egitea da. Orain “aurreakordioa” deitzen dio. Irakurri

ESK sindikatuak Arrasate ospitaleko kirofanoan segurtasun falta salatzen du

ESKk Zerbitzu Zentralen berehalako esku-hartzea exigitzen du praktika hauekin amaitzeko Irakurri

Greba hauek ez dira Osakidetzaren promesa hutsekin geldituko

ESK sindikatuak Osakidetzak Garapen Profesionalarekin egiten duen erabilera makiavelikoa salatu nahi du Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56