Mobilizazioa da bidea

Osakidetzak mahai sektorialean langileon arazoak konpontzeko proposamen errealak egiteko aukera galdu du: garapen profesionalaren ordainketa, galdutako erosteko ahalmenaren berreskuratzea, prekarietate maila altua, pertsonal eta kontratazio falta, etab. Mahai sektorial frustragarria izan da, beste behin ere Osakidetzak inposaketaren eta egintza burutuen ildotik jo du, negoziazio kolektiboari sekulako kolpea emanez.

GARAPEN PROFESIONALA.-2011an eskatu zutenei berehala eta atzerapenekin ordaintzera uko egiten dio. Eskatu ez zutenekin eta 7 urte hauetan zehar, deialdirik egon ez izateagatik, eskatu ezin izan dutenekin, ez du sorra onartzen. Ez du konfirmatzen 2019ko urtarriletik aurrera ordaintzako intentzioa eta 2019rako deialdi berri bat  negoziatzeko asmoa azaltzen badu ere, ez du inongo borradore edo proposamenik plazaratzen.

Hitz bakar bat ere ez oraingo diskriminazioekin amaitzeko modelo berri bat negoziatzeari buruz. Buruzagitzen eginkizun fiskalizatzailearekin amaitu behar da.

LAN BALDINTZEN AKORDIO BAT NEGOZIATZEKO BEHARRA.- Oraingoa zaharkitua egon arren Osakidetzak negoziazioa lizentziak eta baimenen atalera mugatzen du, puntu garrantzitsuak kanpoan utziz: turnizitatearen ordainketa (ESKak irabazitako sententzia batekin) edo ospitaletik kanpo lan egiten duen ospitaleko langileentzako ospitalizazio osagarria, edo lokalizazio osagarriaren hobespena pertsonal ez sanitarioarentzako.

2016-2017 EPEa ETA LEKUALDATZEAK.- EPE modeloaren inguruan auto-kritika izpirik ez, ikasteko denbora murritza ikasgai-zerrenda erraldoien aurrean, kontutan hartu gabe kategoria bakoitzak duen titulazio minimoa, ez eta eguneroko eginkizunak, galderen erredakzio korapilatsuak eta baremo eztabaidagarriak… Osakidetzak arazo honi aurre egin gabe jarraitzen du, kontutan hartu gabe bertan jokatzen denaren garrantziak langileengan sortzen duen estres handia.

Lekualdatzen ebazpen definitiboak atzeratzen dira, epeak berriro ere hautsiz. Gabonen ostera goazela dirudi.

Lehiaketa ireki eta iraunkorrari buruz bigarren borradore baten inguruan eztabaidatzen ari da.

MEDIKUEN EPEen INGURUKO GARDENTASUN FALTA.- Osakidetzak aurrera eramandako medikuen EPEen irregulartasunen inguruko ikerketaren arabera filtrazioak baieztatzen dituzten testigantzak egon arren, Osakidetzak bere gestio negargarriaren efektuak ezkutatzean dihardu buru-belarri eta ardurei aurre egiteari uko egiten dio. Bakarrik lau kategoria medikoetan errepikatuko dira azterketak.

ESKak Darpon kontseilari jaunaren eta Maria Jesus Mugikaren kaleratzeak exijitzen dizkio lehendakariari.

MURRIZKETEN INGURUAN.-

  • Osakidetzak ez du ezer aipatzen behar urgente eta garrantzitsu hauen inguruan: plantillak handitzeko beharra, krisian zehar galdutako erosteko ahalmenaren berreskuratzea (%18 inguru), edo kontratazioa lehen egunetik egitea.
  • Beste aldetik pozten gara mobilizazioak ekarritako baja kasuan %100 kobratzearen berreskuratzea irailaren lehen egunetik.
  • Amaitzeko, goraipatu nahi dugu Osakidetzak langileen hainbat eskakizun batzen dituen proposamen borradore bat plazaratzera behartuta ikusi dela Emergentzietako langileen mobilizazioak direla eta.

ESKren iritzian premiazkoa da egoera iraultzea. Langileen parte-hartze eta inplikazioa ardatz duten mobilizazioen deialdia beharrezkoa da negoziazioari uko egin dion eta inposaketaren ildotik jarraitzen duen Administrazio oldarkor bati aurre egiteko.

ESKak negoziazio falta salatzen jarraituko du eta langileak animatzen ditu hobespenak lortzeko benetako prozesuaren alde mobilizatzera. Asko dugu irabazteko: plantillen dimentsionamendu egokia, lan-kargen murriztea, lapurtutako eskubide eta erosteko ahalmena, sarrera prozesuen gardentasuna eta kalitate asistentziala.

Garapen profesionala: Osakidetza, epaia bete!

Osakidetzaren azpijokoa Mahai Sektorialean lortutako akordioari uko egitea da. Orain “aurreakordioa” deitzen dio. Irakurri

ESK sindikatuak Arrasate ospitaleko kirofanoan segurtasun falta salatzen du

ESKk Zerbitzu Zentralen berehalako esku-hartzea exigitzen du praktika hauekin amaitzeko Irakurri

Greba hauek ez dira Osakidetzaren promesa hutsekin geldituko

ESK sindikatuak Osakidetzak Garapen Profesionalarekin egiten duen erabilera makiavelikoa salatu nahi du Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56