Eusko Jaurlaritzak Euskal Funtzio Publikoaren Mahai Nagusian diren sindikatuei irailaren 19an egindako proposamena etsigarri izan da.

Nahikoa ez den proposamena eta Madrilgo Gobernuak CCOO, UGT eta CSIFekin lortutako akordiaren ildo beretik jarraitzen duena, atzerapenaz heldu da eta hainbat aspektutan murriztuta. Langile publikook pairatzen dugun enplegu-suntsiketa eta murrizketa-politikaren proposamen kontinuista bat da.

Honen erakusgarri aldi baterako ezintasuna edo kontingentzia arruntaz bajaren soldataren %100a berreskuratzeko proposamenean ematen da, berreskurapen hau Estatuko Administrazio Nagusian 2018-07-31etik dago indarrean, eta hemen, irailetik aurrera eragina izango duela iragartzen duen dekretua argitaratu arte itxaron behar dugu.

Soldata dela eta, Eusko Jaurlaritzak ez du onartu nahi langile publikoekin duen zorra eta ez du zor hori berreskuratzeko pautarik negoziatu nahi. Era berean, soldata-igoera eskasak proposatzen du, igoera hauek erosteko ahalmenaren galera ematen jarraitzen dute. Azter dezagun:

  • 2018rako soldata igoera %1,5ekoa da urtarriletik ekainera bitarte %0,25eko betegarri batekin urteko bigarren seihilekorako. Atzerapen hauek urriko nominan ordainuko dira.

Erresuman, aldiz, enplegua hobetzeko II. Akordioarekin %1,75eko igoera lortu dute urte osorako gehi %0,20koa funts betegarrietan.

  • 2019rako soldata-igoera. Josu Erkorekak, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, %2,25eko igoera proposatzen du, beti ere Erresumako aurrekontuak onartzen badira. Erresumako Administrazio Nagusiari so eginaz gero ikusiko dugu igoera %2,25eko dela, zeinari PKIren araberako %0,25eko aldagarri bat gehitzen zaion gehi %0,20ko bat funts betegarrietan.

Enplegu politikari dagokionean, Eusko Jaurlaritzak erabaketo ixiltasuna azaltzen du. Erresuman planteatzen den %8ra jaisteko proposamen bezalakorik proposamen bat bera ez, ezta egungo behin-behinekotasun altua (Osakidetzan %37koa)  eta kalitatezko enplegua kontsolidatuko duen proposamen bat. Jaurlaritzak ez du onartzen kontratazioa langileak lanpostua uzten duen lehen egunetik, honek kalitatean duen eragin negatiboarekin.

Azkenik hausnarketa bat: Eusko Jaurlaritzak jarrera gogor bat hartzen badu, erresuma mailako akordioen azpitik daudelarik eta larpututako eskubideak leheneraztea eragotziz, ez du zentzu handirik behin eta berriro bere irizpideak inposatzen dituen gobernu jeltzailearekin negoziatzen jarraitzea.

Honela inposatzen duen administrazio baten aurrean, langile guztien mobilizaioa dugu soluziobide bakarra, gure arazoak benetan konponduko duen negoziazio bati ekiteko.

LAPURTUTAKO ESKUBIDEEN LEHENERATZEA! 

Garapen profesionala: Osakidetza, epaia bete!

Osakidetzaren azpijokoa Mahai Sektorialean lortutako akordioari uko egitea da. Orain “aurreakordioa” deitzen dio. Irakurri

ESK sindikatuak Arrasate ospitaleko kirofanoan segurtasun falta salatzen du

ESKk Zerbitzu Zentralen berehalako esku-hartzea exigitzen du praktika hauekin amaitzeko Irakurri

Greba hauek ez dira Osakidetzaren promesa hutsekin geldituko

ESK sindikatuak Osakidetzak Garapen Profesionalarekin egiten duen erabilera makiavelikoa salatu nahi du Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56