Gaur mahai sektorialean, Osakidetzak, beste behin ere, ildo kontinuista hartu du eta sektoreko arazoak konpontzeko elkarrizketari uko egin dio. Zerbitzuak pribatizatzeko eta sektorean prekarietatea mantentzeko egiten duen apostu argia alde batetik eta lekualdatzeak berehala egiteko azaltzen duen borondate eza beste aldetik horren adibide argiak dira.

Osakidetzak ESKren aldarrikapenetik eta sekoterko beharretatik oso urrun jarraitzen du:

  • PRIBATIZAZIOAK.- OARC/KEAOk ESKri arrazoia eman dio Osakidetzak zerbitzu berriak ez pribatizatzeko akordioa ez bait du betetzen. Hala ere Osakidetzak Urdulizeko Ospitaleko sukaldearen pribatizazioa mantentzen du
  • EPE ETA PREKARIETATEA.- Gaurko araudia estatalak prekarietatea %8ra arte jaistea baimentzen badu ere, Osakidetzak 2600 plazatako EPEa aurkezten du 2016-2017 tarterako (1891 txanda librean eta 709 promoziorako). Nori botako diote errua orain?


Prekarietatea %40an mantenduko duen eskaintza erabat eskasa (35.000 langileetatik, 1.400 aldi-baterakoak dira). Behin-behinekotasun maila hau jasangaitza da edozein enpresan, are gehiago gurean, egonkortasun eta kalitate eredu izan behar lukeena.

  • LEKUALDATZEAK.- Osakidetzak, beste behin ere, ez ditu bere konpromisoak betetzen eta langile finkoentzako lekualdatzeen deialdia atzeratzen du, koletiktibo hau kaltetzen. 939 plaza eskaintzen ditu baina ez luke arazorik izan behar lekualdatze guztiak ateratzeko. Beharrezkoa da lekualdatzeen deialdi ireki eta iraunkorra ezartzea orain.


Ordezkapenak lehen egunetik egiteari ezetz dio. Erabaki honek langileen Osasuna arriskuan jartzen du lan erritmo altuegiak pairatzen bait ditugu eta bide batez gizarteari eskaintzen diogun zerbitzuaren kalitatea arriskuan jartzen da ere.

GAINERA, Osakidetzak gai hauen inguruan ez du ezer esaten:

  • 2011ko Garapen Profesionaleko deialdiaren ebazpena. Egoera honek diskriminazio eta egoneza sortzen ditu langileengan.
  • Gaizo egoteagatik jasaten dugun zigorra.
  • Krisi garaian galdutako erosteko-ahalmenaren berreskuratzea. Etab…


Osakidetzak negoziazioaren aldekoa aurkezten den bitartean, bere benetako proposamenak ez dakartzate ezer berri: “Eskubide murrizketa, langilego murrizketa, lan suntsipena eta zerbitzuen pribatizazioa” Guzti hau Euskal Administrazioak Madrilgo gobernuarekin kupoa adostu dutenean eta aitzaki ekonomikoa erori zaienean.

Administrazioaren larderiaren aurrean, ESKak beharrezko eta premiazkoa ikusten du langile guztion mobilizazioa, lapurtutako eskubide guztiak berreskuratu arte eta lan baldintza duinak eta zerbitzu %100 publikoak lortu arte.

Euskal Herrian, 2017ko ekainak 6.

Bidasoa ospitalea desegitearen aurkako mobilizazioak

Herritarrei dei egiten diegu maiatzaren 16an, 14:00etan, Bidasoa Ospitaleko sarreran egingo dugun kontzentraziora batzeko, ospitale honen egoera lehengoratzea eskatzeko. Irakurri

Osasun mahai honetatik ez da Osakidetza indartzeko neurririk aterako

Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu pribatizazioari buruzko bere planteamenduei buelta eman diezaien, Onkologikoaren eta Nafarroako Gobernuaren bideari jarraitu diezaien eta pribatizatutako Irakurri

ESK-k Osakidetzako Larrialdiak Koordinatzeko Zentroen egoera kritikoa salatzen du

Anbulantzia eta ospitaleekiko komunikazioa asko oztopatu da, eta TETRA sistema baino ezin izan da erabili Irakurri

ESK sindikatuaren atal berria Donostialdea ESIan

ESKren nortasun-ezaugarriak dira plantillekiko konpromiso irmoa, gure koherentzia, zintzotasuna, langile guztien beharrak eta aldarrikapenak entzutea  Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98