SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok urteak daramatzagu gure osasun-sistema publikoak dituen egiturazko gabeziak salatzen, baita Osakidetzaren eta Osasun Sailaren negoziatzeko borondaterik eza ere; izan ere, Osasuneko Mahai Sektoriala edukirik gabeko esparrua bihurtu da, bertan ez da ezer negoziatzen, Osakidetzak bere intereserako erabiltzen duelarik.

Osakidetza noraezean dabil lan-harremanetan, eta horren ondorioz, lan-baldintzei, enpleguari eta lan-prekarietateari buruzko edo langileen segurtasuna eta osasuna babesteari buruzko alde bakarreko erabakiak judizializatzen ari gara, besteak beste. Mobilizazioak bultzatu ditugu ere Osakidetzaren inposaketen eta konponbiderik ezaren aurrean. Denbora asko daramagu informazioa eta entzunak izateko zain, gure negoziazio kolektiborako eskubidea errespetatu gabe. Administrazio Publikoko enpresarik handienean ez dago alde sozialaren aintzatespenik.


Testuinguru horretan, azken hamarkadako murrizketa-politikek osasun-sistema ahuldu dute eta, zalantzarik gabe, horrek baldintzatu egin du egungo osasun-krisiari emandako erantzuna. Martxotik aurrera pairatzen ari garen pandemiak langileak eta osasun-sistema publikoa bera gainkargatu du eta agerian utzi ditu urrutitik datozen egiturazko gabeziak. Azken urteetan, Osasun Sailak ez du izan horiek konpontzeko inolako borondaterik.  

Bost hilabete baino gehiago Mahai Sektoriala bildu gabe egon ondoren, azaroaren 26an eta abenduaren 10ean izandako bileretan egiaztatu dugu, Osakidetzak ez duela borondaterik gure osasun publikoak pairatzen dituen egiturazko arazo larriak behingoz aztertzeko eta konpontzeko. Gabezia horiek urrutitik datoz, eta pandemiak areagotu egin ditu. Are gehiago, COVIDaren lehen olatutik 8 hilabete igaro direnean, Osakidetzak argi eta garbi planteatu du pandemiari aurre egiteko duen plan bakarra dela langileak estutzen jarraitzea.


Bizi dugun egoera larria ikusita, premiazko bilera bat eskatu diogu Osasun Sailburuari. Izan ere, Osakidetzako zuzendaritzak berak bideratu gaitu Sailburuarengana, gure aldarrikapen batzuk bere eskumenekoak ez direla argudiatuz. 

Era berean, mobilizazio dinamika jarri dugu martxan. Mobilizazioak abenduko asteazkenetan eta urtarrileko ostegunetan izango dira, eta urtarrilaren 28an greba deituko dugu.  Mobilizazioak honakoak dira:

 

  • Abenduak 30 konzentrazioak lan zentroetan

  • Urtarrilak 7 kotxe karabanak

  • Urtarrilak 14 manifestazioak hiriburuetan

  • Urtarrilak 21 konzentrazioak lan zentroetan

  • Urtarrilak 28, GREBA OSAKIDETZA OSOAN.

Osasun Sailburuari eskatzen diogu hitzetatik ekintzetara pasatzeko eta borondate oneko adierazpenetatik harago, martxan jar ditzala Osakidetzak behar dituen premiazko konponbide sakonak.

Alberto Martinezek 24 orduko guardiak kendu ditzakeela iragartzen badu, ZERGATIK EZ DITU KENTZEN?

Ezinbestekoa da gainerako kategorien moduko txanda-eredu baterantz aurrera egitea, atsedenerako eskubideak eraginkortasunez errespetatuko dituena eta pazienteentzako kalitatezko osasun-arreta bermatuko duena. Irakurri

Garapen Profesionalak soldata-arrakala sustatzen du

Garapen Profesionalaren eredua emakumeak kaltetzen ditu, soldata arrakala handituz eta zaintza lanak zigortuz. Irakurri

Betetze zaileko EPE berria ez da konponbidea

“LMAT Familiako Medikuen eta  Pediatren azken urteko langile egoiliarrak lanean jarriko ditugu”-ren sortzaileek, betetze zaileko EPEaren bigarren emanaldiarekin datoz. Irakurri

"Erantzunak", Lehen Arretarekiko harremana hondatu eta pribatizatzeko tresna.

Erantzunak, Lehen Arretako administrazio-arloen aplikazio informatiko berria, bere funtzioa inola ere betetzen ez duena eta, gainera, telefono bidezko arreta pribatizatzeko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • 110