Joan den ekainaren 26an deitutako kontzentrazioen ondoren, jarraipen handia izan zutenak, eta osasun sailaren erantzunik jaso ez zenez, beste urrats bat eman dute mobilizazioetan, eta berriz ere dei egin diete Osakidetzako langileei eta herritarrei uztailaren 9an, 18:00etan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dituzten elkarretaratzeetan parte hartzera.

Joan den ekainaren 26an, SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek elkarretaratzeak deitu genituen Donostiako, Txagorritxuko eta Basurtuko ospitaleetan, baita Osakidetzako Lehen Arretako osasun-zentroetan ere, Eusko Jaurlaritzaren murrizketa-politikak eta euskal osasun publikoaren pixkanakako ahultze kezkagarria salatzeko. Mobilizazio horien jarraipen garrantzitsua, zalantzarik gabe, lantokietan bizi den egoera eskasaren eta osasunaren arloko politika publikoak errotik aldatzeko beharraren erakusgarri da.

Ildo horretan urrats zehatzak eta irmoak eskatzeko, eta Osasun Sailaren erantzunik jaso ez denez, elkarretaratze berriak deitu ditugu datorren ostegunean, uztailaren 9an, 18:00etan, Bilbon (Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Gran Via 85), Donostian (Boulebardeko kioskoan) eta Gasteizen (Olagibeleko Osasun Zentroaren aurrean). Osakidetzako langileei eta herritarrei parte hartzera gonbidatzen ditugu, ongizate kolektiboko tresna den osasun publikoaren defentsan. Tresna hori indartu eta garatu egin behar dugu guztion ongia bermatzeko. Zalantzarik gabe, koronabirusaren krisiak agerian utzi du zerbitzu publikoen garrantzia, eta, zehazki, osasun publikoarena.

Azken urteotan, osasuna negozio iturri bihurtu da batzuentzat. Hala, osasun publikoa ahuldu egin dela ikusi dugu, eta horren ondorioak agerikoak izan dira osasun-krisi honi aurre egiteko orduan. Langileen ahalegina eta inplikazioa izan da gure osasun-sistemaren gabeziak arintzea lortu duena, egunerokoan gertatzen den bezala. Langileek guztiz salbuespenezko baldintzetan egin dute lan: lan-karga onartezinak; babes-neurrien falta kezkagarria; eta langile urriek osatutako ekipoak, Osakidetzak ez baitie baliabide egokirik eta nahikorik eman krisiari aurre egiteko.

Horren ondorioz langileak akitu dira, fisikoki eta psikologikoki. Ikusi besterik ez dago profesional bat hil dela, eta 2.000 profesional baino gehiago kutsatuta daudela, babes-neurririk ez izateagatik. Positibo horiek EAEko positibo guztien %18 izan dira, eta ESI batzuetan plantilla osoaren %20 izatera iritsi dira.

Eusko Jaurlaritzaren murrizketa-politikek euskal osasun publikoaren pixkanakako ahultze kezkagarria eragin dute: aurrekontu-partidak EBko batez bestekotik behera; enpleguaren suntsiketa; egiturazko plantilla oso urria; kontratazioaren gehiegizko eta iruzurrezko erabilera; lan-eskubideen murrizketak; pribatizazioak; lan-karga onartezinak, etab.

SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok berriro eskatzen diegu Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari, premiaz eta atzerapenik gabe, errotik alda ditzatela osasun-arloko politika publikoak, eta neurri hauek har ditzatela:

  • Osasun publikorako aurrekontu-partida bat, EBko batez bestekoarekin parekatuko dena.

•        Enpleguaren arloan:

  • Plantilla handitzea, iruzurrean ezkutatuta dauden enpleguak egiturazko plantillan txertatuz.
  • Plantilla egonkortuko duten eta Osakidetzak diru publikoarekin prestatutako profesionalen ihesa saihestuko duten behin-behineko langileak
  • Murrizketa guztiak lehengoratzea: erosteko ahalmena berreskuratzea, Itzarri, garapen profesionala, erretiro aurreratuaren
  • Zerbitzu pribatizatuak arlo publikora itzultzea, dagoen enplegua galdu
  • Plantillaren osasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak, bai koronabirusaren berragertze baten aurrean, bai haren eguneroko lanean: kategoria guztietarako babes- material nahikoa eta egokia; arreta-maila guztietako lan-arriskuak baloratzea eta prebentzio eta babes neurriak hartzea; arrisku psikosozialak ebaluatzea, lan-kargen ondoriozkoak barne, eta neurri zuzentzaileak

Egoera hori zuzentzeko neurriak hartzeko eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari. Bestela, protestak areagotuko ditugu, bat ere baztertu gabe.

Asko dugu jokoan! Orain inoiz baino gehiago, kalitatezko osasun publikoaren alde!

 Euskal Herria, 2020ko uztailak 6.

 

 

Garapen profesionala: Osakidetza, epaia bete!

Osakidetzaren azpijokoa Mahai Sektorialean lortutako akordioari uko egitea da. Orain “aurreakordioa” deitzen dio. Irakurri

ESK sindikatuak Arrasate ospitaleko kirofanoan segurtasun falta salatzen du

ESKk Zerbitzu Zentralen berehalako esku-hartzea exigitzen du praktika hauekin amaitzeko Irakurri

Greba hauek ez dira Osakidetzaren promesa hutsekin geldituko

ESK sindikatuak Osakidetzak Garapen Profesionalarekin egiten duen erabilera makiavelikoa salatu nahi du Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56