HAUTESKUNDERIK GABE Bizkaiko Lehen Arretan

Kargatzen...

Zerbitzu publikoak pribatizatzeko EAJ-ren apustua ez da gaur goizekoa, eta honen adibide Osakidetzaren egoera da. Duela hilabete batzuk Urduliz ospitaleko sukaldea, garbitegia, mihiseria, garbiketa-zerbitzua, mantentze-lan eta TER-en pribatizatzea salatzen bagenuen, egun, Leza ospitaleko garbitegiaren pribatizatzeko asmoa salatu behar dugu, baita ere errehabilitazio-zerbitzua pribatizatzeko pretentsioa Eibarko ospitalea ireki aurretik.
Pribatizazioak negozio handi bat dakar, urtean 350 milioi ingurukoa gutxi gorabera; diru hori, etekinetaz bakar-bakarrik kezkatzen diren enpresa pribatuen eskuetara doa. Garbiketa-zerbitzuaren pribatizatzeak urtean 5000 euroko gainkostua dakar azpikontratatutako langile bakoitzarengatik.
Darpon jaunak zerbitzu horiek pribatizatu nahi dituenean jarrera autoritario eta antidemokratiko bat hartzen du ez baitu Euskal Funtzio Publikoaren Mahai Nagusi eta Osakidetzako Akordio Arautzailearen akordioak betetzen, non Darpon jaunak zerbitzu berriak ez esternalizatzeko eta esternalizatuen leheneratzeko konpromiso hartu zuen.
Konpromiso hauek direla-eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak (EAEKiEAO) Urduliz ospitaleko sukaldea, garbitegia, mihiseria, garbiketa-zerbitzuen lizitazioak baliogabetu zituen, ESK-k eskatzen zuen bezala.
EAJ-k uste du Osakidetza batzoki bat dela, eta pribatizazioari ekiten dio pribatizazio justifikatuko duen inolako inpaktu ekonomiko eta kalitatezko ikerketarik egin gabe. Eta ez du ikerketarik egiten ez baitu horretarako inolako argudio sendorik.
Sailburu jaunak dio esparru pribatutik ere ondasuna eta enplegua sortzen direla. Argudio honek ez du bururik ez hankarik. Enplegu mailan, zerbitzu hauek ez dute lanpostu gehiago sortuko pribatizatzen direlako, eta sortzen direnak prekarioagoak izango dira; bestaldetik, Darpon jaunak digun “ondasun” sortzea dela-eta, diru publikotik enpresa pribatura egiten den transferentzia bat baino ez da, langileen soldatak ordaindu ez ezik, “etekin” bat ere eman behar baitu. Bi hitzetan, zergadun guztien diruaren zarrastelkeria bat.
Hala ere, Osasun Sailburuak herritar eta langileentzako ondorio larriak ekarriko dituen erabaki bat hartu du; pribatizaioak, egun, diru publikoarentzat gainkostu bat dakarrelako, baita kalitatearen hondatze bat eta langileen prekarizazio handi bat ere.
Bestaldetik, Osakidetzak ukatzen badu ere, zerbitzu guztiak pribatizatzen ari dira, baita osasun-arreta zuzena. Eskandalagarri deritzogu Tolosaldeko egoerari, Euskal Autonomia Erkidegoko erreferentziazko ospitale publikorik ez duen eskualde bakarra, edo Uribe eta Arabako etxeko ospitalizazioa, edo Tolosa eta Elgoibarko ZIU higikorra...
Osakidetza kudeatzen dutenen intransigentziak, Osakidetzaren akordioak eta EAEKiEAO-ren ebazpenak errespetatuko duen irtenbide negoziatu bat aurkitzeko ezezkoak, Urduliz ospitaleko ospitalizazioa ez irekitzera eta bertoko larrialdiaren irekia atzeratzera eraman ditu. Jakin bazekiten ezin zutela zerbitzu horiek legalki ireki, baina daukaten harrokeria eta zentzugabekeriarako zaletasuna nagusitu egin dira. Atzerapenak, oraingoan ere, prebisio eza eta zuzendaritzakoen kudeaketa tamalgarria agerian utzi ditu. Ergelkeria hutsa.
Atzerapenak langileen eskubideen urraketa bat ere ekarri du. Batzuk lehengo lanpostuetara itzuli behar izan dute, beste batzuk Larrialdietan izan ziren kontratatuak (nahiz eta zerbitzu hau aurreko aste arte itxita egon). Gehiengoak ikusi du nola murriztu dizkioten eskubideak eta nola lermatu dieten soldata Zerbitzu Komisioaren deialdian jasotako lan baldintzak ez betetzeagatik.
ESK-k salatzen du Osakidetzan kokatu diren pirata horien kudeaketa, egoera onartezina sortzeagatik; egoera honek langileen eskubideen aurkako eraso bat da, baita diru publikoaren justifikaziorik gabe zarrastelkeria bat. Honen adibide bat egiten ari diren era askotako berrinbertsio ekonomikoetan aurkitzen dugu, benetako osasun-jardueretara egokitzeko berrinbertsioak (milioi bat euroren inguru daramagu gastatuta erreformetan).
ESK-k bere indarren ekarpena egiten jarraituko du, sektoreko gainontzeko sindikatuekin batera, mobilizazio handi bat suspertzeko Osakidetzako langile, mugimendu asoziatibo eta ezkerreko alderdi politikoen parte-hartzearekin eskubide hau bermatu ahal izateko.

Garapen profesionala: Osakidetza, epaia bete!

Osakidetzaren azpijokoa Mahai Sektorialean lortutako akordioari uko egitea da. Orain “aurreakordioa” deitzen dio. Irakurri

ESK sindikatuak Arrasate ospitaleko kirofanoan segurtasun falta salatzen du

ESKk Zerbitzu Zentralen berehalako esku-hartzea exigitzen du praktika hauekin amaitzeko Irakurri

Greba hauek ez dira Osakidetzaren promesa hutsekin geldituko

ESK sindikatuak Osakidetzak Garapen Profesionalarekin egiten duen erabilera makiavelikoa salatu nahi du Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56