LANGILE-GASTUEN ETA AZPIEGITURA-OBRA GASTUEN ALDERAKETA

 

Diru-gehikuntza zehaztuago dator azpiegitura, obra eta ekipamendu informatikoen inbertsioetan. Lehen Arretako bi urteko konparazio batean, inbertsio horien aurrekontua 24 milioi euro handitu da, hau da, %150; langileen gastua, berriz, 38 milioi euro igo da, hau da, %10,3.

 

21 MILIOI OBRETAN, 2020 EKITALDIRAKO

 

Kopuru hori bideratuko da Lehen Arretako azpiegitura hobetzeko.

Bizkaian, ESIak direla eta, eraikuntza berriak eta eraberritze garrantzitsuak honako tokietan egingo dira: Irala, Deusto, Gernika, Kabiezes, Repelega, Zalla eta Areetan.

Gainera, osasun-zentro askotan hobekuntza-ekintzak egitea aurreikusten da.

 

19 MILIOI INFORMATIKA-EKIPAMENDUAN, 2020 EKITALDIRAKO

 

Aurrekontu-partida horretan hainbeste diru dago, osasun-zentroetan “totemak” ezartzen diren urtea delako. Era berean, Lehen Arretako Estrategien lantalde berri bat eratzen ari da, "Funtzio totem taldea" izenekoa.

Beste urrats bat da itxarote-txandak kudeatzeko eta hitzorduak gogorarazteko software bat ezarri eta eskuratzeko. Bizkaiko zentro hauetan egin dute hori:

Miribilla, Karmelo, Amorebieta, Amurrio, Repelega, Buenavista, Mungia, Zaballa eta Retuerto.

 

MULTIMEDIA ARRETARAKO PUNTUAK (MAP)

 

Orain totem berriak ezarri nahi dira harrera-prozesua kudeatzeko, itxarote-txandak antolatzeko, eta pazienteak laguntza-zentroetan helbideratzeko eta informatzeko, eta txandak kudeatzeko gaur egungo eginkizun operatiboa sartzeko.

Softwarea kudeatzeko sistemak prozesuaren etapak barne hartu beharko ditu: pazientea identifikatzea iristen denean, txandako tiketa inprimatzea, kontsultetara bideratzea, deia egitea eta kontsultetara pasatzea.

MAParen bestelako erabilerak:

Pazienteen eta laguntzaileen asistentziaren egiaztagiria lortzea.

Hurrengo hitzorduak lortzea. Gogobetetze-inkestak betetzea.

Osasun aholkuak jasotzea.

Web-hitzordua eskatzea, guardiako farmazien zerrenda, hitzorduak gogoraaztea…

 

ARRETA PERTSONALIZATUA MAHAIETAN

 

Bezeroaren Arretarako Eremuetan guneak berritzeko erakusmahaiak kendu behar dira, erabat edo partzialki; horrek lagundu egin behar du arreta konfidentzialagoa eta pertsonalizatuagoa ematen, baina ez dira gune isolatuak sortu behar, administrazioko langileentzat arrisku handiagoa egon baitaiteke.

 

EPILOGOA: ESIetan diluitutako Lehen Arretarekin jarraitzen dugu, eta ESI horien zeregina eta garrantzia ez dira langileen ezinbesteko inbertsioarekin osatzen. Egungo lan-baldintzen ondorioz, beste laguntza-maila batzuetara edo beste erakunde batzuetara doazen langileak galtzen dira; familiako eta pediatriako BAMEen kasuan, nahiago izaten dute ospitalera edo beste autonomia-erkidego batzuetara joatea, denborari eta kokapenari dagokienez kontratu egonkorragoak dituztelako. Erizaintzako langileek gero eta gaitasun gehiago hartzen dituzte beren gain, eta gero eta baliabide gutxiago dituzte. Ez dago kalitatezko agendarik, eskaintzen den arreta duina eta arriskurik gabea izan dadin langileen eta pazienteen osasunerako.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Garapen profesionala: Osakidetza, epaia bete!

Osakidetzaren azpijokoa Mahai Sektorialean lortutako akordioari uko egitea da. Orain “aurreakordioa” deitzen dio. Irakurri

ESK sindikatuak Arrasate ospitaleko kirofanoan segurtasun falta salatzen du

ESKk Zerbitzu Zentralen berehalako esku-hartzea exigitzen du praktika hauekin amaitzeko Irakurri

Greba hauek ez dira Osakidetzaren promesa hutsekin geldituko

ESK sindikatuak Osakidetzak Garapen Profesionalarekin egiten duen erabilera makiavelikoa salatu nahi du Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56