Dietistak

Denbora luzea daramagu pertsonal gehiago eskatzen kartelera duinak eta kalitatezko lana burutu ahal izateko. Behingoz Erizaintzako Zuzendaritzak kanguru bat zerbitzu honetan jartzea onartu du.

Plantillaren areagotze hau positiboa bada ere, gure iritziz ez da nahikoa. Motz geratzen da unitatearen behar guztiei aurre egiteko: dietak jorratzearen eginkizun propioak, zintari arreta ipintzea, kontsultaren atentzioa, kartelera duina eta lankideen beharren kobertura guztiak…

 

Lentzeria

Urte honen amaieran Gurutzetako ospitaleak garbiketako enpresa pribatuarekin duen kontratua amaitzen da. Momentu egokia da enpresa honen hainbat eginkizun gestio publikora pasarazteko.

Momentu egokia da gure pertsonalak asteburuetan arropa eta uniformeak jasotzen hasteko, orain enpresa pribatuak egiten ari duen lana. Erabaki honek baimenduko du:

  • Unitatearen gestioa hobetzea, asteburuetan irizpide ezberdinekin lan egiteak sortzen dituen arazoekin amaituz.
  • Garbiketa katea mantendu eta asteburuetan eteten den kalitatea handitu
  • Kostu ekonomikoak murriztu probetxua besterik helburu gisa duten bitartekariak saihestuz.

ESKak uste du Gerentziak behartuta dagoela eskakizun hau onartzera, Osakidetzaren akordio arautzailearen arabera zerbitzu berriak ez pribatizatzeko konpromisoa baitago.   Laborategi zaharretan aktibitate hasierarekin batera, hauek garbitzeko beharra sortzen da, eta hau Osakidetzako langileek egin beharko lukete, edo bestela, enpresa pribatuak egiten dituen lanen publikora bihurtzea. Egoera hauen kuantifikazioa negoziazio objektua izan beharko litzateke.


Ospitaleko oheak  

Denbora luzea pasa da ESKak Lan Osasunean ospitale honetako oheen egoera kaxkarra salatu zuenetik, langileen osasunean arazo asko sortzen baitute (erizain, erizain laguntzaile, zelari, etab.) 

Aurretik informatu genuen bezala gerenteak HAINBAT URTETARAKO PLANA (3-5 urte)  ezartzeko konpromisoa hartu zuen ospitaleko oheak pixkanaka aldatzeko. Egoera txarrean dauden 350 eskuzko oheak aldatzeko ideia daukate.

Momentu honetan hainbat ohe ebaluatzen ari dira zen erosi aukeratzeko.

ESKak, langileenarekin batera, bere bultzadatxoa aportatu izatearekin pozik dago, lan baliabideak hobetu ahal izateagatik, lan baldintza duinak ahalbideratuz.

 

Traumatología kontsulten admisioa

Maiatzean ESKak Segurtasun eta Osasun Komitearen aurrean, Traumatologia kontsulten admisioko lanpostuan dauden gabeziak salatu zituen: Zarata handia erabiltzaile asko daudelako eta megafoniaren potentzia dela eta. Pantailekin lan egiteko araudiaren ez-betetzea (pantaila egon behar zen tokitik beherago egotea, lanpostuaren desorganizazioa kolpe arriskua sortuz…). Antsietatea eta estresa sortzen dituzten arazoak.

 

Lan Osasunak arrazoia eman digu, arriskua saihesteko pantailen kokapena aldatu behar izan dutelarik. Beste aldetik, erabiltzaileekin komunikatzeko pantailak jarri dituzte zarata murrizteko eta konfidentzialtasuna bermatzeko.

ESKak langile hauen lan baldintzak hobetzen lagundu izanaz pozten da.

Bidasoa ospitalea desegitearen aurkako mobilizazioak

Herritarrei dei egiten diegu maiatzaren 16an, 14:00etan, Bidasoa Ospitaleko sarreran egingo dugun kontzentraziora batzeko, ospitale honen egoera lehengoratzea eskatzeko. Irakurri

Osasun mahai honetatik ez da Osakidetza indartzeko neurririk aterako

Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu pribatizazioari buruzko bere planteamenduei buelta eman diezaien, Onkologikoaren eta Nafarroako Gobernuaren bideari jarraitu diezaien eta pribatizatutako Irakurri

ESK-k Osakidetzako Larrialdiak Koordinatzeko Zentroen egoera kritikoa salatzen du

Anbulantzia eta ospitaleekiko komunikazioa asko oztopatu da, eta TETRA sistema baino ezin izan da erabili Irakurri

ESK sindikatuaren atal berria Donostialdea ESIan

ESKren nortasun-ezaugarriak dira plantillekiko konpromiso irmoa, gure koherentzia, zintzotasuna, langile guztien beharrak eta aldarrikapenak entzutea  Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98