Darpon jaunaren Sailak susperturiko murrizketa-politikekin bat eginaz, zentroetako Zuzendaritzak gogor ari dira gure eskubideak txiki-txiki uzten. Oraingo honetan honako bi hauek aipatuko ditugu:

 

I. Langileen kopuruaren murrizketa

 

Hau da hain zuzen unitate askotan ematen ari dena; koronario, barne-medikuntza, kardiologia, 3B, 4E, Digestibo, Erditze saila, Suspertze-atala eta abarrean. Murrizketa honek profesionalen osasuna arriskuan jartzen du, eta aldi berean, gure zerbitzuetako erabiltzaileek merezi duten zerbitzuaren kalitatea ere.
Aurrekoari honako hau gehitu behar zaio:

 

Absentziak eta lizentziak lehen egunetik ordezkatzerik nahi ez izatea, beste unitaterako mugikortasun behartua onartzeko beharra, nahiz eta neurri honek kalitatearen kontra egin, edozein modutan egindako langileen kopuruaren murrizketa, jagoleen gaueko txandan bezala (lehen unean taldea murrizten zen, eta handik egun batzuetara lehengora itzuli... baina Erditze sailan murriztuz. Nahaste-borraste hutsa).


Eta okerrena zera da, bidegabekeria honekin amaitzeko egin diren kexak eta exijentziak direla eta, Zuzendaritzak bere bostekoari heldu dio eta ez dago prest arazorik soluzio-bideratzeko. Ez aipatutakoak, ezta 35 orduko lanaldira itzultzearena edo kanosoen berrezarpena... Eta enplegua sortzeaz ez du tutik hitz egin nahi.

 

II. Eskubideen murrizketa

 

Atal honi dagokionean, egungo Zuzendaritza Lan Baldintzen Akordio Arautzailearen neurriz gaineko interpretazioan sustatzen da. Hona hemen hiru adibide:

Seniderik zaintzeko 50 orduko lizentzia: Zuzendaritzak dio lizentzia hau 2 orduko frakzioetan hartu behar dela eta ez du absentziarik bete egin nahi, langileen lan-kargak areagotuz denboraldi horietan.


Lanaldiaren murrizketa seniderik zaintzeko: Kanguro karteldegiak dauden zerbitzuetan langile askori lan-bizitza eta familia bategarri egitea ezagozten edo mugatzen zaie, kanguroak ohiko plantillakoak direla diotelako. Argudio honek ez du ez hankarik ez bururik, kanguro-kontratuak hiru urtez luza daitezketelako eta oporraldietan %100ean kontratatuta daudelako.


Norberaren gaietarako lizentziak behin-behinekoei: San Eloy zentroan ez bezala, ez dira kontratuak metatzen uzten lizentziaz gozatzeko. Hau dela eta, behin-behinekoek egun asko galtzen dituzte, justifika ezina den diskriminazio bat eraginaz.


ESK ren ustez erasoak benetan gelditzeko beharrezkoa dala ekintza batua, zuzena eta lankide guztiekin. Osakidetzan lan egiten duten guztiei injustizia aurre egiteko animatzen die.

Garapen profesionala: Osakidetza, epaia bete!

Osakidetzaren azpijokoa Mahai Sektorialean lortutako akordioari uko egitea da. Orain “aurreakordioa” deitzen dio. Irakurri

ESK sindikatuak Arrasate ospitaleko kirofanoan segurtasun falta salatzen du

ESKk Zerbitzu Zentralen berehalako esku-hartzea exigitzen du praktika hauekin amaitzeko Irakurri

Greba hauek ez dira Osakidetzaren promesa hutsekin geldituko

ESK sindikatuak Osakidetzak Garapen Profesionalarekin egiten duen erabilera makiavelikoa salatu nahi du Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56