ESK, ELA, UGT, CCOO, LAB eta SAE sindikatuok Gurutzetako Ospitalean kontzentraziorako deialdia luzatzen dizuegu, hurrengo azaroaren 23an erditze-zerbitzuaren plantillan egin nahi dituzten murrizketak salatzeko asmoarekin. Honek suposatzen du, erditze jagole bat eta 6 erizain laguntzaile desagertzear daudela.

Murrizketa hauek irizpide ekonomizisteei begira egin dira, non estatistika eta erditze kopuruen beherakada izan dira aitzaki. Kalitatea alde batera utzita, ez da ikerketa sakonik egin. Horretarako burutzen diren lan motak, zein egungo baldintzak kontutan hartu behar izango lituzkete: Proba berriak, zailtasunak, adineko pazienteak, pazientearen segurtasunerako neurriak eta abar.

Pasa den egunean Zuzendaritzak hedabideetan esan zuen bezala, Gurutzetako Ospitalean erditze kopurua %26a jaitsi egin da. Hala ere, Bizkaian erditze kopuruen jaitsiera %10ra baino ez da heltzen. Beraz, ulertzen dugu erditze kopuruaren beherakada sakon hori bakarrik Gurutzetako Ospitalean gertatu dela. Agian autokritika egiteko garaia da, agian ESI honetako Gerentziak azaldu beharko du zergatik Gurutzetan jaio berrien kopurua hainbeste jaitsi diren. Nahiz eta orain arte Gurutzetako Ospitalea Bizkaian erreferentea izan den, argi geratzen da egoera hori aldatu egin dela.

Oinarrizko zerbitzuetan ezin dira irizpide ekonomizistak soilik erabili. Gainera larrialdiko zerbitzuetan lan karga kuantifikatzea oso zaila da, bereziki ustekabeak aurreikustea. Erditze zerbitzua, sortzen diren arazoei aurre egiteko gai izan behar da, era zuzen eta arin batean. Horretarako baliabide egokiak eskura izan behar dira.

Beraz, Sindikatuok erizain laguntzaileen kopuruaren murrizketa etetea  aldarrikatzen dugu, baita ere gaueko txandan kendutako jagolea berreskuratzea. Guzti honen helburua, amatxo berriak benetako tratu pertsonala jasotzea da, segurtasuna eta intimitatea bermatuz.

Bestetik, salatu nahi dugu egoera hau zuzendaritzaren aurrerapauso bat baino ez dela. Osakidetzak, Gurutzetako Ospitaleko arreta zerbitzuko zati bat Urdulizeko Ospitale berrira eramatea bait du helburutzat. Beraz, plantillak pairatzen duen lan karga aztertzeko momentu aproposa dela uste dugu. Horretarako, Gerenteari eskatzen diogu langileon azalean jartzea, eta beharrezkoa den ikerketa hori egiteko eskaintzen diogun laguntza erabiltzea.

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93