“Irabazi honek mobilizazioa irmotu behar du”
Darpon Sailburua, Urduliz ospitaleko sanitarioak ez diren zerbitzu eta Erradiologiako Teknikari Espezialisten (OSATEK) pribatizazioaren aldeko ahaleginetan atzera
egiten ari da. Egun, Osakidetzako kontratazio-zerrendetako langileak deitzen ari dira Urduliz ospitaleko sukaldean aritzeko eta garbiketa-lanak egiteko. Garbitegiko
lanak Galdakao ospitaletik egingo dira. Garbikuntzako Villar enpresari adierazi diote bere lanak azaroaren 1ean amaituko direla.
Hedabideetan plazaratu egin den erabaki honek, urte bat beranduago bada ere, ospitalizazioa eta ebakuntza-gelen martxan jartzea ekarriko du Gabonetarako.
ESK erabakiaz pozten da eta honako hiru faktoreen ondorioz eman da:
• Urduliz % 100nean publikoa izango den aldeko langile eta biztanleriaren presioa eta mobilizazioa.
• ESK-k Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoan egindako salaketaren ondorengo epaiak, guri arrazoia emanaz, sukaldea, garbiketa, garbitegia eta mihiseriako lanak pribatizatzeko lizitazioak ezeztatu zituen Osakidetzak Funtzio Publikorako Mahai Nagusiaren erabakiak urratzen zituelako eta Osakidetzaren akordioa esparru edo zerbitzu berriak ez kanporatzeko konpromisoa betetzen ez zuelako.
• Eta batez ere Administrazioarekiko Auzien Auzitegiaren ezezkoa lizitazioak ez ezereztatzeko Osakidetzak eskatu bezala Auzitegiaren erabakia izan arte, ESK-k bakar-bakarrik defendatutako irizpideen aldekoa izan zen erabakia eman arte.
Urduliz ospitalearen kudeaketa 100% publikoa izan dadin, eta bertako langileekin lanak eginda, horren ekarpenaz pozten da ESK. Honela merkeago izango da diru-kutxa publikoentzako (garbiketa-lanetan urtean 100 000 euro gutxiago gastatuko dira), kalitatea handiago izango da eta langileen lan baldintzak duinagoak ere izango dira.
Honez gain, balorean jarriko du garbiketa eta sukaldeko langileen garrantzia prozesu sanitarioetan, frogatuta geratzen den bezala tratamendu medikuen kalitatea eta hobekuntzaren garrantzia baloratzen dituzten ikerketa objektiboetan, edo garbitasunaren eragina zentro publikoetako morbimortalitatean.
Erabakia behin betikoa ala behin-behinekoa den ala ez zain gaude epaileen erabakiaren zain. Pribatizazioaren aurkako urrats handi honek berresten gaitu emandako bideari heldu behar diogula batasun sindikaletik eta langile eta herritar guztien partehartzearekin bermatzeko erabakia behin betikoa izan dadin eta irizpide hauek gainontzeko zerbitzuetara hedatzeko (mententze-lanak, ETE) eta lanpostu guztiak Osakidetzako kontratazio-zerrendetetatik bete daitezen.
Azkenik, ESK pozten da Urduliz ospitalearen zabaltzearen iragarpenaz, eta honela langileen eskubideen eskubide askoren urratze, herritarrentzako kalte eta diru publikoaren justifikaziorik gabeko zarrastelkeria ekarri dituen kudeaketa negargarri eta zentzugabearekin amaitu. Hor dugu milioi eurotik gorako gastua jarduera sanitarioetara egokitzeko egin diren erreformak.
DARPON DIMISIOA!