COVID-19-k eragindako aparteko egoeraren ondoren ESK-k Osakidetzaren EPE- ren iruzurrarekin harremanatutako ikerketaren berrabiaraztearen berri izan du.
Testuinguru honetan eta joan den 2019ko azaroaren 25ean ESK-k neurofisiologia eta neurokirurgia espezialitateetan aurkeztutako salaketa hedapenaren ondoren, epaimahaiak datorren ekainaren 9an, bi zerbitzuko arduradunei, ikertu gisa, deklara dezaten deiarazi die.
ESK-k ontzat hartu du erabaki hori. Uste dugu iruzurrezko EPEak argitzen dituzten ikerketa judizialak, arduradun ezberdinen ezagutza eta onarpenaz Osakidetzan estrukturalki finkatuta dagoen bezero sistemarekin amaitzeko ezinbestekoak direla.
ESK-k sentitzen du Osasun Sailburua, Murga andrea, eta Osakidetzako Zuzendari Nagusia, Diego jaunak , epaiketak egindako prozeduraz oharrik ez hartzea eta medikuntza espezialitateak banatzeko erabiltzen den sistema uka dezaten.
ESK-k eskatzen die Murga andrea eta Diego jaunari hau onar dezaten eta barne ikerketa serio eta inpartzial baten bidez Osakidetzaren barnean beharrezkoa den aldaketari ekin diezaiotela.