Gure antolaketa
ESK-k estruktura sindikal ahalik eta arinena izatearen komenigarritasuna defendatu ohi du, burokraziarik gabekoa, non organo guztiak irekiak izango diren nahi duten pertsonen partehartzeari.
Estruktura
- Biltzar Nagusia. Bost urtetik behin, gutxienez, biltzen da. Sindikatuko organorik gorenena da, botere eta subirotasun handiena duena. Batzorde Nazional Zabalak Biltzar Nagusiaren deialdia egingo du horrela erabakita edo afiliazioaren %10ak eskatuta. Pertsona afiliatu orok parte har dezakete, hitz eta botoarekin.
- Batzorde Nazional Zabala. 74 pertsonek osatzen dute Batzorde Nazionala Zabala (Batzorde Nazionaletik 20 eta lau herrialdeetan hautatutako 54), lau hilabetetik behin gutxienik biltzen da. Pertsona afiliatu orok parte har dezakete, hitz eta botoarekin.
- Batzorde Nazionala. Biltzar Nagusian hautatutako hogei pertsonek osatzen dute Batzorde Nazionala; Batzorde Nazionalak berak, Batzorde Nazional Zabalaren onarpenarekin, beste sei pertsona gehiago hartzeko aukera du.
- Afiliatuen Herrialdeko Biltzarra. Beste eginkizunen artean Herrialdeko Batzordea hautatzearena du. Pertsona afiliatu orok parte har dezakete, hitz eta botoarekin.
- Herrialdeko Batzordea. Hilean behin, gutxienez, biltzen da. Herrialde mailako gai guztietan zuzentzen du sindikatua. Pertsona afiliatu orok parte har dezakete, hitz eta botoarekin.
- Badira beste organo batzuk ESKren estrukturan, zeinen eraginkortasuna sindikatuaren lanarentzat oso nabarmenak diren; honako hauek dira:
- Delegatuen Biltzarrak. Herrialde mailakoak dira eta hilean behin biltzen dira. Herrialde bakoitzeko delegatuek osatzen dituzte Delegatuen Biltzarrak.
- Lan-batzordeak. Emakumeen Batzordea (maila nazionalekoa eta herrialdekoa kasu batean), Lan-osasunerako Batzordea (maila nazional eta herrialdekoa), Jendarte-bazterketa Batzordea (maila nazionalekoa), Gazte Batzordeak, Batzorde Sektorialak.
- Sekzio sindikalak. Lantoki bakoitzeko afiliatu guztiek osatzen dute sekzio sindikala.
Biltzar Nagusiak
ESKren Biltzar Nagusia bost urtetik behin egiten da; bertan, sindikatuaren oinarri ideologikoak eztabaidatzen dira. Biltzar Nagusietan pertsona afiliatu guztiek parte har dezakete.
IVª Asamblea General
8 noviembre de 2013
Irakurri
IIIª Asamblea General
7-8 noviembre de 2008
Irakurri
IIª Asamblea General
16-18 octubre de 1998
Irakurri
Iª Asamblea General
16-18 octubre de 1998
Irakurri
- 1