Langileen lanaldia egunero kontrolatzeko betekizunaz salbuesten dira enpresak, baina lanaldi partzial edo aparteko orduen kontrolerako bai exijitzen duela.

ESKronika deskargatu

 

40 orduko gehieneko lanaldiaren lorpena eta bere ez-erabilgarritasuna, lan-lorpen handienetako bat izan da. Lanaldia mugatzeko arauak eta nahitaezko atsedenaldien errespetua (egunerokoa eta astekoa) garrantzitsuenetakoak dira, hor datza hain zuzen gai honen benetako betetze eta zaintza eraginkorraren funtsezkoa.

Ordu asko sartzen diren sektoreetan lanaldiak betetzen direla, bere erregistroa eta sartzen diren aparteko orduen kontrola areagotzeko helburuarekin, edo banka, industria, merkataritza eta ostalaritza bezalako sektoreetan ordaintzen ez diren aparteko orduak kontrolatzeko, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak (LGSI) 1/2015 eta 3/2016 jarraibideak zabaldu zituen; hauetan, zaintza eta kontrolerako jarduketa zehatzak zehazten dira.

Auzitegi Nazionaleko 2015eko abenduak 4 (Bankia kasua), 2016ko otsailak 19 (Abanca kasua) eta 2016ko maiatzak 5eko (Sabadell kasua) epaien ildotik LGSIk dio “enpresek (ezinbestez) langileen ohiko lanaldien eguneroko erregistro eraman behar dute(la), jakiteko ohiko lanaldiaren mugak gainditzen diren ala ez”.

Duela gutxi Auzitegi Gorenaren bi epaik ezeztatu dituzte Auzitegi Nazionalaren epaiak, martxoaren 23ko (Bankia kasua) eta apirilaren 20ko (Abanca kasua) epaiak hain zuzen; hauetan, langileen lanaldia egunero kontrolatzeko betekizunaz salbuesten dira enpresak, Langileen Estatutuak (LA) lanaldiaren inguruko 34. artikuluan ez baitu horrelakorik exijitzen, baina lanaldi partzial (LAren 12 5.h artikulua) edo aparteko orduen kontrolerako (LAren 35.5 artikulua) bai exijitzen duela.

LGSIk irizpidea aldatu egin du 1/2017 bidederatzaren bidez. Bertan honakoa ezartzen da:

  • Plantilla osoaren ordutegien erregistro eza ez da ordenu sozialeko arau-hausterik, enpresek ez baitute betebehar hori. Aparteko orduak egunero kontrolatzera mugatzen da eginbide legala.
  • Eguneroko erregistro hau ezinbestekoa da honako kasuetan: lanaldi partzialak, errepideko garraioko langile higikorrak, merkataritza-itsaketa eta tren-sektoreetan.
  • Egunero erregistratuko da eta egindako aparteko orduen zenbaketa egingo da.
  • Langileen ordezkaritza legalak hilean sartutako aparteko orduen berri izateko eskubidea izango du, berdin delarik ordu hauen konpentsatzeko era, baita sartutako ordu osagarriena (lanaldiaren orduen gehikuntza lanaldi partzialetan), laburpenen kopia jaso behar dutelarik.

Langileen ordezkaritza legalak egin behar dituen kontrola eta zaintza tresna onak dira lan malgutasunaren kontra eta enplegu banaketarako, lantokietan ematen den benetako irudia eskaintzen digutelako. Garrantzitsua da lanaldi partzialei (egindako lanaldiak, ordu osagarrien inguruko paktuak, ordu osagarrien sartze eta erregistroa) adi izatea, baita aparteko orduek sartze eta erregistroari.

Zaintza lan honetarako zalantzarik ez izan eta LGSIra jo ezazue uste baduzue enpresak bere betekizunak edo araudia urratzen dituela. Honetarako salaketa-eredu batzuk eskaintzen dizkuzuegu.