Aitatasun-baimenaren luzapena, komatxo arteko prestazioa

ESKinforma deskargatu

 

Urte berriarekin aitatasun-baimena, Langileen Estatutuaren 48.7 artikuluan araututa dagoena, azkenean gauzatu egin da bere osotasunean, parte bat etenda izan ondoren. Aipaturiko baimena bi astetik laura luzatu zuten 2009an urriak 6ko 9/2009ko legean, jaiotza, adopzio eta abegi kasuetan aitatasun-baimenaren iraunaldiaren luzapena arautzen duena, eta 2017ko urtarrilak 1 arte gauzatu ez dena. Neurri honek ez du atzeraeraginezko izaera; 2017ko urtarrilak 1etik aurrera erditze, adopzio, zaintza adoptatzeko helburuarekin edo abegitze kasuak aitortzen dira bakar-bakarrik.

Hona hemen prestazio honen punturik garrantzitsuenak

Zer da?

Prestazioa, lan-kontratua eten bat da, eta etenaldi honetan subsidioa jasotzeko eskubidea ematen da, eta amatasunezko atsedenaldietan prestazioa partekatzeko aukera ematen da.

Zenbat kobratzen da?

Kontingentzia arruntetarako oinarri arautzailearen %100a.

Onuradunak

Etenaldiarako eskubidearen arabera:

  • Erditze: Etenaldia erditu ez duenari dagokio.
  • Adopzio, adopzio edo abegitze helburuko zaintzak, adoptatzaileetako batek bakarrik, biek aukeratuta, aitatasun-baimenerako eskubidea izango du. Amatasun-baimenerako denboraldia adoptatzaileetako batek bakarrik disfrutatzen badu, bestea izango da aitatasun-baimenaren lau asteaz gozatuko duena.

Iraunaldia

Lau aste etenik gabe; erditze, adopzio, adopzio edo abegitze helburuko zaintzetan bi egun gehiago luza daiteke lehen erditze, adopzio, adopzio edo abegitze helburuko zaintzetan seme-alaba bakoi-tzarengatik.

Subsidio hau eskatu behar duenak bere hitzarmen kolektiboa begiratu behar du ea hobekuntzarik duen aipaturiko baimenarekiko.

ESK pozten da neurri honekin, nahiz eta nahikoa ez den. Asko geratzen da erditze, emakumeen amatasunagatik lan merkatuan emakumeen diskriminazio ekidin eta pertsona bientzako eskubideetan berdintasuna eta %100ean ordainduta ezarriko duen adopzio, adopzio edo abegitze helburuko zaintzetako baimen berdinkide eta besterezin horretarako.

 

Telefono eta grabaketak lantokian

Kale gorrira bota naitzakete whatsapp-eko mezu baten bidez? Lanean bizi dudan egoera graba dezaket nire telefono mugikorrarekin? Epaiketa batean frogatzat Irakurri

Ordaindutako lizentzien zenbaketaren hasieraren inguruko epaia

Epai batek ordaindutako lizentziak (ezkontza, jaiotza, heriotza, istripu edo gaixotasun larrietan) zenbatzeko erari buruzko interpretazio-irizpide berri bat ezartzen da.ble. Irakurri

Eguneko eta asteko atsedenaldia

Lanaldiek, egutegien egiteak edo asteko atsedenaldiek hamaika arazo sortzen dituzte askotan. Irakurri

Aitatasun-baimenaren luzapena

Aitatasun-baimenaren luzapena, komatxo arteko prestazioa Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3

33 hildako 2019an

lan istripuetan