Lanaldiek, egutegien egiteak edo asteko atsedenaldiek hamaika arazo sortzen dituzte askotan.

ESKinforma deskargatu

 

Lanaldiek, egutegien egiteak edo asteko atsedenaldiek hamaika arazo sortzen dituzte askotan. Eguneko eta asteko atsedenaldiak eta hauen arteko lotura zehaztuko ditugu. Jurisprudentziak funtsezko irizpideak ezarri ditu Langileen Estatutua eta Europa legeriaren (2003/88/CE zuzentaraua) uztarketan. Kasu honetan, Entzutegi Nazionalak 2007an erreferentzia-epaietako bat ezarri zuen (SAN 8-5-2007 46/2007, 32/2007).

Zeintzuk dira gutxieneko atsedenaldiak?

Atsedenaldirako gutxieneko denboraldiak dagokienean nagusitzen den araudia Langileen Estatutuarena da:

  • Eguneko atsedenaldia: 12 ordu lanaldi bat bukatzen denetik hurrengoa hasten den arte.
  • Asteko atsedenaldia: 36 ordu segidan, oro har, larunbateko arratsaldea (edo honen ordez astelehen goiza) eta igande osoa.

Biak modulatu daitezke ondoren azalduko dugun legez.

Nola uztartzen dira eguneko eta asteko atsedenaldiak?

Eguneko atsedenaldiko 12 orduak asteko atsedenaldian sartzearen legezkotasuna ala legez kontrakoa den horrek hamaika arazo sortarazten dizkigu. Honi dagokionez irizpide juridikoa oso argia da: asteko atsedenaldia eguneko atsedenaldiko orduei gehituko zaie. Beste era batera esanda: asteko atsedenaldiko egun eta erdiari eguneko atsedenaldiko hamabi orduak gehituko zaizkio; 36 + 12 = 48.

Eguneko eta asteko atsedenaldien batuketa egiten da, biak ezin dira gainjarri ezta oporraldietako denboraldiari gainezarri. Era berean, eguneko eta asteko atsedenaldien inguruko arau honek ezin du ekarri, praktikan, urteko gehienezko lanaldiaren areagotze bat, banatzeko era desberdin bat baita.

Asteko atsedenaldia jarraitua behar du izan?

Ez beti, Estatutuaren 37.1 artikuluak dio asteko gutxieneko atsedenaldi hori 14 egun arteko denboraldietan meta daitekeela. Hau da, 14 eguneko tarte batean, lanaldien arteko gutxieneko atsedenaldiak baino asteko atsedenaldiko 72 ordu gehiago eman behar dira.

Zer dio zure hitzarmen kolektiboa?

Hitzarmen kolektiboek legeetan jasotako xedapenak modulatu edota hobetu dezakete. Garrantzitsua da jakitea zer dion zure sektore edo enpresako hitzarmenak lanaldia eta atsedenaldiei buruz.

Eguneko eta asteko atsedenaldiak berdinak dira sektore guztietan?

Kontuan hartu behar dugu Langileen Estatutuaren 34.7. artikuluaren arabera sektore jakin batzuk lanaldi bereziak izan ditzateketela, eta hauek irailak 26ko 1561/1995 Errege dekretuan araututa ematen dira. Asteko eta eguneko atsedenaldia kontutatzeko garaian bi berezitasun ematen dira:

Merkataritza eta ostalaritza

Hitzarmen kolektibo eta enpresarekin egindako paktu baten bidez asteko atsedenaldiko egun erdia bi asterainoko denboraldietan metatzea ados daiteke edo egun erdi hori dagokion egun osoarekin batera ez gozatu.

Txandakako lana

Txandaka lan egiten duten enpresetan asteko egun erdiko atsedenaldia lau asterainoko denboraldietan meta daiteke, eta dagokion egun osotik banan daiteke asteko beste egun batean berau gozatzeko.

Langile batek txandaz aldatzean ezin badu lanaldien arteko gutxieneko atsedenaldia gozatu, berau zazpi ordutara murriz daiteke, diferentzia oro har ezarritako hamabi ordu arte konpentsa daitekelarik ondorengo egunetan.

 

Telefono eta grabaketak lantokian

Kale gorrira bota naitzakete whatsapp-eko mezu baten bidez? Lanean bizi dudan egoera graba dezaket nire telefono mugikorrarekin? Epaiketa batean frogatzat Irakurri

Ordaindutako lizentzien zenbaketaren hasieraren inguruko epaia

Epai batek ordaindutako lizentziak (ezkontza, jaiotza, heriotza, istripu edo gaixotasun larrietan) zenbatzeko erari buruzko interpretazio-irizpide berri bat ezartzen da.ble. Irakurri

Eguneko eta asteko atsedenaldia

Lanaldiek, egutegien egiteak edo asteko atsedenaldiek hamaika arazo sortzen dituzte askotan. Irakurri

Aitatasun-baimenaren luzapena

Aitatasun-baimenaren luzapena, komatxo arteko prestazioa Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3

42 hildako 2019an

lan istripuetan