Epai batek ordaindutako lizentziak (ezkontza, jaiotza, heriotza, istripu edo gaixotasun larrietan) zenbatzeko erari buruzko interpretazio-irizpide berri bat ezartzen da.

ESKinforma deskargatu

 

Duela aste batzuk Auzitegi Gorenaren 145/2018 epai interesgarriaren berri izan genuen; bertan, Langileen Estatutuaren 37.3 artikuluan jasotzen diren ordaindutako lizentziak zenbatzeko erari buruzko interpretazio-irizpide berri bat ezartzen da, batez ere ezkontza, jaiotza, heriotza, istripu edo gaixotasun larrien lizentzien inguruan.

Aipaturiko epaian adierazten da lizentziarako gertaera ematen den eguna laneguna ez bada, lizentzia horren zenbaketa hurrengo lehen lanegun arte ez dela hasten. Arau honek ez du zerikusirik lizentzia lanegunak ez diren eta direnak barne hartzen baditu ere (adibidez, ezkontza lizentzia).

 

Adibideak

  • Astelehenetik ostiral arte lan egiten duzu eta ostiralean esaten dizute senideren bat hil egin dela. Gertaera honengatik, astelehenetik hasita, hiru egunetarako eskubidea duzu; hau da, lizentzia astelehenetik asteazkenera artekoa litzateke.
  • Astelehenetik larunbatera arte egiten duzu lan, asteartean libratzen duzularik. Astelehenean adierazten dizute senideren bat hil egin dela, lizentzia hiru egun ditugunez, asteazkenean hasiko litzateke honen konputua ostiral arte (asteazken, ostegun eta ostiral).

Auzitegi Gorenak egiten duen interpretazio honekin doktrina berri bat ezartzen du epaitutako kasu guztientzako (ezkontza, jaiotza eta gaixotasuna, istripua edo heriotza) lantegi guztietara hedatu behar dena; hau da, dagoeneko erreklamatzen has gaitezke lizentzien hasierako eguna lehen lanegunetik kontatzen hastea gertaera-eguna jaiegun batean gertatu bada. Praktikan ikusi beharko dugu doktrina hau lizentzia eta baimen guztietara aplika daitekeen ala espreski adierazten direnekin bakar-bakarrik.

Ezin dugu ahaztu hitzarmen kolektiboek Langileen Estatutuaren 37.3 artikuluan jasotako lizentziak eta baimenak arau eta hobe ditzaketeela; beraz, irizpide jurisprudentzial berri hau ezartzeko funtsezkoa da jakitea zer dioen gure hitzarmen kolektiboak. Irizpide berri honen ezarpena desberdina izan daiteke gure hitzarmenak dionaren arabera.

Dagoeneko erreklamatzen has zaitezke zure enpresak lizentzia hauek konputatzeko erarekin has dezan. Zalantzarik izanez gero galdetu egiozu zure ESKko delegatuari edo pasa zaitez sindikatuaren aholkularitzatik.

 

Telefono eta grabaketak lantokian

Kale gorrira bota naitzakete whatsapp-eko mezu baten bidez? Lanean bizi dudan egoera graba dezaket nire telefono mugikorrarekin? Epaiketa batean frogatzat Irakurri

Ordaindutako lizentzien zenbaketaren hasieraren inguruko epaia

Epai batek ordaindutako lizentziak (ezkontza, jaiotza, heriotza, istripu edo gaixotasun larrietan) zenbatzeko erari buruzko interpretazio-irizpide berri bat ezartzen da.ble. Irakurri

Eguneko eta asteko atsedenaldia

Lanaldiek, egutegien egiteak edo asteko atsedenaldiek hamaika arazo sortzen dituzte askotan. Irakurri

Aitatasun-baimenaren luzapena

Aitatasun-baimenaren luzapena, komatxo arteko prestazioa Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3

42 hildako 2019an

lan istripuetan