Lanaldiari buruzko Europar Batasuneko epaia 2015eko irailaren 10ekoa.
Epai honetan, Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak (EBJE) Espainiako erresumako Auzitegi Nazionalak helarazi zion gai aurrejudizial bat erabaki du.
Bertan, lantegi finko batean ez dauden langileen lanaldia nola neurtzen den erabakitzen da, hau da, lantegi batean hasi eta beste batean bukatzen duten langileen lanaldia, bere etxetik lantegi desbernidenatara joan behar duenean eta etxera bere azken bezeroa bisitatu ostean
itzultzen den langilearen lanaldia.
Gai hau erabakitzeko, EBJEk 2003ko azaroak 4ko Europako Parlamentua eta Kontseiluaren 2003/88 zuzentaraura jotzen du; bertan, lanaldiaren antolamenduaren hainbat arlo xedatzen dira; bigarren artikuluak hain zuzen, lanaldia eta atsedenaldia zehazten ditu honela:
- Lanaldia: Langileak lanean ematen duen denbora, ugazabaren esanetara bere jarduera edo zeregina eginaz lege edo praktika nazionalen arabera.
- Atsedenaldia: Lanaldia ez den denbora.
Honez gain, zuzentarau hau erresuma mailako legediarekin lotzen du, 2015eko urriak 23ko 2/2015 ELDren Langile Estatutuaren 24. artikuluarekin hain zuzen. Bertan esaten da “lanaldia izango dela, langileak bere lantegian ematen duen denora bere lanaldia hasten denetik lanaldia
amaitu artekoa”.
Juridiko planteatu den arazoa ezin da erabat konpondu erresuma mailako legedia bakarrik kontutan hartuz, zeren langile batek bere lanaldia ez baitu hasten eta amaitzen lantegi berberean, ibilbide desberdinak egiten baititu egunero bere berezoak bisitatzen. TYCO enpresak
zioen langilearen lanaldia honen benetako prestazioa lantegian hasten eta amaitzen zela; EBJE-k, aldiz, dio Europako legedia kontutan harturik ezin dela bitarteko egoerarik ezarri lanaldia eta atsedenaldiaren artean. Beraz, langilea etxetik ateratzen denetik honen lehen bezeroarengana,
langilea ugazaberiaren esanetara dagoela eta bere lan funtzioak betetzen, eta aldi berean, lantegi zehatz batera lotuta ez dagoenez, lan prestazio hau ez dela amaitzen bere etxera itzultzen den arte.
Beraz, lantegi finko batera atxikituta ez dauden langile ‘mugikorrak’ eta zeinen zerbitzu ematea lantegi desberdinetan ematen den, langilea bere etxetik ateratzen den unetik bertaratzen den unera ematen duen denbora izango da langile horren lanaldia.
Ohar garrantzitsua: Garraio sektoreari ezin zaio epai hau ezarri, legedi propioa baitu. Zure ustetan epai hau zuri ezarri baitaiteke sar zaitez harremanetan zure enpresako ESKren sekzio sindikalarekin edo jo gure egoitzetako batera.