Orain hilabete batzuk, V. Biltzar Nagusiaren prestaketen barruan, gure sindikatuaren diagnostikoa egiteko inkesta bat bidali genizuen. Lehenik eta behin, inkesta hori erantzun duzuen ia 400 pertsonei eskerrak eman nahi dizkizuegu.
Inkesta hori bestelako informazio iturriez lagundua egon da, esaterako, askotariko esperientzia eta profilak ordezkatzen dituztela uste dugun bost gizoni eta bost emakumeri egindako hainbat elkarrizketarekin. Era berean, Eztabaida Talde andana egin dira, horietan hainbat lurraldetako 80 gizon-emakume inguruk parte hartu dute.
Horiekin guztiekin joan gara sortzen aurkezten dizuegun Diagnostiko Parte Hartzaile Ziriborro hau. Momentuz lan-zirriborro bat besterik ez da, hortaz, datozen asteetan ekarpen eta iradokizunak jasotzeko aukera egongo da, azaroaren 9a arte. Horretarako, zuen eskura jartzen dugun inprimaki honetaz gain, lurralde guztietan Delegatuen Biltzarrak egin eta Herrialdeko Batzordeekin ere alderatuko da.
Are gehiago sakondu nahi izanez gero, hurrengo linkean prozesuan zehar sortu ditugun material guztiak eskura ditzakezu (linka ireki)
Datorren abenduaren 4an Batzorde Nazional Zabala egingo dugu Gasteizen. Bertan diagnostiko hau behin betiko onartuko da eta V. Biltzar Nagusiko bigarren lan faseari bide emango diogu, planifikazio estrategikoari. Ekitaldi horretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Interesatuta egonez gero dagokizuen egoitzarekin harremanetan jar zaitezkete.
Talde Motorra