Lan-baldintzak ez hobetzeko aitzakiak ez daudela sinesten dugu, azken lan-hitzarmenean langileok egindako ahaleginak eta gero. Horrretarako, argi dugu langileon borroka izango dela apustu zuzena.

 


Miñaon (Araba) dagoen Tuboplast Hispania enpresak urte bat darama negoziazio kolektiboa oztopatzen. Horregatik, pasa den abenduan, kosmetika eta farmaziarako plastikozko hodiak fabrikazioan lan egiten duten langileak mobilizazioekin hasi ziren.

Lau hilabete pasa dira jadanik eta pasa den asteazkenean, apirilaren 10ean, empresa batzordeak antolatutako asanbladan, 150 langile baino gehiago parte-hartu zuten. Asanbladan erabaki zuten enpresako arduraduneei negoziazio-bilera batera deitzea maiatzaren lehenengo astean, behingoz, negoziazioan aurrera egiteko proposamen bat aurkezteko eskatzen.

Bitartean, jarraituko dute kontzentrazioak egiten enpresako atean ostiralero 13.15etatik 14.30etara, eta hiru enpresetako langileei hurrengo maiatzaren 11an 19.00etatik 20.00etara Andra Mari Zuriaren Plazan egingo den kontzentrazio batera deitzea erabaki zuten ere.

Sinatutako azken lan-hitzarmenean (2014-2017), langileak izan ziren ahaleginak egin zirenak, inbertsioak errazteko eta enplegua mantentzeko helburuekin. Orain, enpresaren txanda da, azken urteetan galdutako erosteko ahalmena berreskuratzen eta bizitza, lana eta familia bateragarri egiteko neurriak adosten, besteak beste, 400 langileentzako lanaldi murrizketa bat.

ESK-ko atal sindikaletik, lan-baldintzak ez hobetzeko aitzakiak ez daudela sinesten dugu, azken lan-hitzarmenean langileok egindako ahaleginak eta gero. Horrretarako, argi dugu langileon borroka izango dela apustu zuzena.

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua