Batzuk ez dira ikusten. Beste batzuk izkutarazten dira. Ez dira neurririk hartzen. Arrisku psikosozialak zer diren jakin ezazu!

 

 

Azken urteetan lan-osasun egoera era drastikoan txartu da. 2017an 54 langile hil ziren hego Euskal Herrian. Urtebete beranduago, 2018an, % 25-eko igoera izan du eta hildako lankideen kopurua 68ra igo da. Aurten, dagoeneko lanean hildakoak 12 dira.

Hildakoak dituzten laneko istripuak, langileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko politiko eta enpresa neurri ezaren adierazgarririk gogor eta latzenak dira. Istripuen atzetik lan baldintza prekarioak daude: formazio falta, lan-erritmo basatiak, behin-behinekotasuna, azpikontratazioa, gehiegizko lana, …

Gainera, arrisku larriak eta hilgarriak icebergaren tontorra besterik ez dira. Lan-osasunerako eskubidea urratzea eta segurtasuna urrunago doaz: behin-betiko lesioak, gaixotasun profesionalak, arrisku psikosozialak…

Ezin dugu onartu istripuak ohiko zerbait bezala ikustea. Osasuna edo bizitza galdu gabe lan egiteko eskubidea exijitu behar dugu. Laneko arriskuen prebentzio legea bere osotasunean bete behar da eta lan prekarietateari mugak jarri behar zaizkio.

Mobilizazioa eta borroka nahitaezkoak dira. Sindikatuok egoera hau salatzen eta Euskal Herriko langileen segurtasun eta lan-osasunean hobekuntzak eskatzen jarraitu behar dugu.

 

Ba al dakizu zer diren eta nola aurre egin arrisku psikosozialei?

Klik egin   jakiteko zer diren eta nola aurre egin arrisku hauei.