8/2019 Errege dekretu-legeak, hainbat arauez gain, Langileen Estatutuaren aldaketa dakar, enpresa guztiak jardunaldi partzialetan kontratatuta dagoen pertsona ororen eguneroko erregistroa eramatera derrigortuz.

 

Real decreto 8/2019 fichar en el trabajo

 

Pasa den Martxoaren 12an argitaratu zen EAO-BOE aldizkarian 8/2019 Errege dekretu-legeak, hainbat arauez gain, Langileen Estatutuaren aldaketa dakar, enpresa guztiak jardunaldi partzialetan kontratatuta dagoen pertsona ororen eguneroko erregistroa eramatera derrigortuz.

Erreforma maiatzera arte egin bihurtuko ez bada ere, Errege dekretu-legeak hainbat sententzia biltzeaz gain, Europar Batasuneko Abokatu Nagusiaren lan legedian empresek langileek burutzen duten jardunaldiaren kontrola izan dezaten mekanismoak txertatzeko exigentzia ere badakar, langileak burutzen dituen lan ordu gehigarriak azalerazteko froga ezintasunaren aurrean, erreklamazioak babestuaz.

Honekin batera, empresa zein Lan Ikuskaritzari normatiba berriaren aplikazioa eskatzen hasi gara eta lehen emaitzak ere lortu ditugu. Salaketa burutu ostean, Bizkaiko Lan Ikuskaritzak jakin arazi digu 15 eguneko epea ematen diola Residencia Eguileor S.L. enpresari (Bilbon kokatuta dagoen adinekoentzako erresidentzia) datorren maiatzaren 15a arte, hainbat gauzen artean, jardunaldi murriztuetan kontratatuta dauden langileen erregistroa aurrera eramateko, lan ordu gehigarrien akordioak burutzeko jardunaldi murriztua duten langileek heuren beharretara zein arautegira moldatzen diren orduan burutzeko, hala nahiko balute, eta aurretik esandakora moldatzen den urte osoko egutegiak burutzera. Aurrera eramango ez balitu, aipaturiko puntu bakoitza burutu arte isunak ezarriko dizkiete.

Espero dezagun hau ez dadila anekdota huts batean gelditu eta behingoz aparteko orduan dagokion ordaina jaso dezatela, derrigorrezkoak izan ez daitezela eta ez daitezela enpresen txantaia burutzeko baliagarriak izan.

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua