Gasteizko Mercedes Benz-ek 3 lankide kaleratu ditu modu injustu eta injustifikatu batean. Plantila bezala, enpresa gelditzeko unea da.
Aste honetan, Enpresa Batzordeak ekimenak egiten jarraituko du bidegabe kaleratutako kideak berriz hartzea eskatzeko.
Hasteko, gure enpresak JUSTIFIKATU GABEKO kaleratzeak, kaleratze LIBREAK, egiten dituela salatzeko ekimenak.
- Twitter kontu bat sortu dugu, eta hori jarraitzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan,edozein pertsonak gai honen inguruko informazioa lor dezake. Hau da kontua: @MBdespidorikEZ
- Publikoki salatzeko ere, aste honetan pankartak jarriko ditugu hirian zehar.
Bigarrenik, zuen inplikazioa eskatzen duten beste bi ekintza, esfortzu handia suposatzen ez dutenak eta “EZ DUT KOLABORATUKO” kanpainari gehituko zaizkionak.
- “DESPIDORIK EZ!!” logoa duten pegatinak banatuko ditugu lanean jarrita eramateko. Modu honetan, enpresak edonor modu BIDEGABEAN kaleratzearen aurka gaudela erakutsiko dugu.
- KONTZENTRAZIOAK ostegunetan GASTEIZ erdialdean, Korreoseko Plazan 19:00etan. Zehazki, hiru txandek parte hartzeko aukera izan dezaten, hurrengo hiru ostegunetan deituko dira, aste honetan hasita, martxoaren 28an, eta
hurrengo bietan, apirilaren 4 eta 11n.
Enpresak hau egiteari uzteko langileon inplikazioa beharrezkoa dela errepikatu nahi dugu. Guztiona. Plantila bezala egoera honi erantzunik ematen ez badiogu, enpresari egoera honetan eta beste batzuetan inposizioz jarduten jarraitzeko haizea ematen diogu.
EZ DAGO AITZAKIRIK, kaleratze horietan enpresak espedienteetan adierazitako arrazoiak orokorrak dira, argudiorik gabeak, justifikaziorik gabeak...Edonor kaleratzeko balio daitekeen moztu eta itsatsi bat. Ez egin kasu ezer egin nahi ez dutenen zurrumurru faltsu eta interesatuei.
Plantila bezala, enpresa gelditzeko unea da.
Zu egun batetik bestera, justifikaziorik gabe, kalean egongo bazina besteek egitea gustatuko litzaizukeena egitea besterik ez dizugu eskatzen.
Mercedes Benz-eko Enpresa Batzordea