Uraren ziklo integralaren kudeaketa publiko, sozial, demokratiko eta jasangarria izateko eredu baten alde egiten dugu. Ura izatea oinarrizko giza-eskubidea dela aldarrikatzen dugu, edozein interes merkantilistatik at egon beharrekoa.

 

 

Hemen bildutako pertsonok, elkarte, sindikatu, eragile anitzetako zein unibertsitateko kideok, Bizkaian uraren kudeaketa sistemaz arduratuta gaude, eta oinarrizkoa den baliabide honen kudeaketa eredua sakonean aldatzeko konpromisoa agertzen dugu. Uraren ziklo integralaren kudeaketa publiko, sozial, demokratiko eta jasangarria izateko eredu baten alde egiten dugu. Eta lehenik eta behin, ura izatea oinarrizko giza-eskubidea dela aldarrikatzen dugu, edozein interes merkantilistatik at egon beharrekoa.

Plataforma hau Bizkaian ematen den uraren kudeaketagatik arduratuta egotearen ondorioz jaio da: herritarren parte-hartzetik zein jasangarritasunaren erronka nagusietatik urrun den kudeaketa erabat teknokratikoa; lurraldearekin zein herritarrekin duen erlazioa. Gogoeta eragin digu, Uraren kudeatzaile nagusiaren zein erakunde publiko nagusien aldetik Bizkaian kudeaketa pribatuari eman nahi zaion bultzada. Egoera honen aurrean, ura izateko eskubidearen amankomuneko irizpideak barneratzearen beharra defendatzen dugu: parte-hartzea, informaziorako sarbidea, gardentasuna eta kontuak eman- hornidura zein saneamendu sistemen kudeaketa zein kontrol demokratikoaren oinarriak ezartzen dituztenak, alegia.

Ardura iturri dira: uraren kudeaketa-organoetan ematen den parte-hartze zein gardentasun eza, toki eta udal mailako ur-baliabideak alde batera uztea, saneamendu zein potabilizazio azpiegituren gaindimentsionamendua eta energia kontsumo handia, Bizkaitik kanpo dauden lurraldeetatik ekartzen den uraren gaineko menpekotasuna, politika tarifarioak zein horietatik jasotako diruaren xedea, uraren aurrezte politika eraginkorren gabezia, edota pertsona erabiltzaile ei eskaintzen zaien informazio ez gardena.

Plataforma honek, gaur aurkezten dugun Manifestuaren sinatzaileen kopurua handitu, eta Bizkaian uraren ziklo integralaren inguruan dauden arazo ezberdinei laguntza eskaintzea du helburu. Hartara, uraren kudeaketaren inguruko arazoak dituzten bestelako mugimendu zein herriekin harremanetan gaude, besteak beste, Busturialdeko ur Partzuergoaren desagerpenaren ingurukoak, Karrantzako uraren kudeaketaren egoerari loturikoak edo Bakion planteatzen ari den tokiko ur baliabideen mantentzearen aldeko aldarrikapenak, bestelako tokiko errealitateekin batera edo arlo sozialean ematen ari dena, bono sozialen ingurukoak, kasu.

Gure helburu nagusia arestian aipatu problematikak gizarteratu eta Bizkaiko herritarrak uraren kudeaketa publiko, demokratiko eta jasangarriaren garrantziaz jabetu daitezen bada ere, erakunde publiko ezberdinetan, alderdi politikoetan eta uraren kudeatzaileak diren erakundeetan eragin nahi dugu ere. Norabide horretan, Manifestuan adierazten ditugun ataletan dinamikak abiatuko ditugu, ura %100 publikoa den ereduaren bidez kudeatu behar dela defendatuz, non herritarrak, herritarren eragileak zein elkarte ezberdinak kudeaketa horren parte izango diren, non kudeaketa hurbila, jasangarritasunaren zein tokiko baliabideen erabileraren ikuspuntutik ere, ereduaren oinarri izango diren.

Gobernantzaren ikuspuntutik, gizartearen parte-hartze mailaren handitzea publikotasunaren inguruko erabakietan behar bat, betebehar bat, eta aldi berean hartu beharreko erabakien eraginkortasun zein zilegitasuna hobetzeko aukera dela defendatzen dugu. Printzipio hauek, legerian sartuta daude eta oinarrizko eskubide eta betebeharrak ezartzen dituzte.

Jasangarritasunaren ikuspuntutik, lurraldeari loturiko uraren kudeaketa defendatzen dugu, ur-baliabideen babesaren eta baliabide horien erabilera jasangarriaren defentsa egingo duena. Halaber, uraren zerbitzu kostuak eraginkortuko dituena, tarifa politika berrikusiko duena eta erabiltzaileak diren pertsona guztien inplikazio zein trebakuntza uraren erabileran zein parte-hartze aktiboan bultzatuko duena.

Norabide horretan, beste lurralde batzuetan sinatu Ur Publikoaren aldeko Gizarte Hitzarmenak oinarri hartuz, Bizkaiko herritarrei manifestu bat eta proposamen konkretu batzuk helarazi nahi dizkiegu.

 

Dossierra ikusi

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua