Venezuelaren subiranotasunaren, bere gobernuaren eta bere instituzioak errespetatzeko deia luzatzen dugu eta, era berean, hainbat alditan adierazitako herriaren borondatea errespetatzea.

 

Injerentziak Venezuelan

 

Ez Venezuelan ezta inon ere.

Testu hau sinatzen dugun erakundeok gure kezka erakutsi nahi dugu Venezuelako Errepublika Bolivariarraren egoeraz.

Duela hilabete baino gehiago emandako Kanpo esku-hartzeak muturreko egoera batera eraman du Venezuela eta, azken egunetan, herrialdeak pairatzen duen blokeoa gogortzea eta gerra-eskalada arriskutsu bat emango direnaren zantzuak ikusi ditugu.

Dokumentu hau sinatzen dugun erakundeok  gure babesa adierazi nahi diogu Uruguay, Mexiko, Bolivia eta Karibeko 14 herrialdeek elkarrizketaren eta bakearen alde egiten ari diren esfortzuari.

Gure espazio eta roletatik, eskualdean eta munduan bakea helburu duten elkarrizketa eta negoziazio politikoei lagunduko diegu eta atzerriko esku-hartze militarra saihesteko eta salatzeko gure konpromisoa erakusten dugu.

Venezuelaren subiranotasunaren, bere gobernuaren eta bere instituzioak errespetatzeko deia luzatzen dugu eta, era berean, hainbat alditan adierazitako herriaren borondatea errespetatzea.

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua