Prekarietatea geldiarazteko eta Eskola-jantokien kudeaketa eredua aldatzeko batasuna eta partaidetza behar dugu.

 

Comedores escolares convenio huelga

 

Kudeaketa zuzeneko hitzarmen aurreakordioaren sinaketaren berri eman zenetik, ESK-tik, sindikatu nagusien arteko gertatzen ari den komunikatu eta ekimenen  trukeari beldurtuta begiratzen ari gara. Gure ustez, irabazlerik izango ez duen baina eskola-jantokietako langileak galtzaile aterako garen dinamika bati hasiera eman zaio.

Duela egun batzuk esan genuen eta gaur berriz errepikatu nahi dugu. LAB, CCOO eta UGT sindikatuek sinatu dutenaren eduki zehatza ezagutu gabe guk ez dugu gure iritzirik emango. Iritzi desberdinak egotea eta guztiak zilegi izatea ulertzen dugu.

Hau esan ondoren, garbi utzi nahi dugu, sinatzaileek greba bertan behera uzteko erabili dituzten forman ez zaizkigula egokiak iruditu. Oso gutxi ezagutzen genituen negoziaketetan hilabete asko eman ondoren, sektoreko langileak izan ginen, asanblada batera deituta, joan zen otsailaren 26rako greba deialdia berretsi genuenak. Hori horrela izan bazen, ez zaigu bidezkoa iruditzen greba bertan behera uztea eta hitzarmena sinatzea sindikatuen bermearekin “bakarrik” egitea. Langile guztiek jasaten ditugu sektoreko baldintzak eta guztiei ezartzen digute hitzarmena, beraz, partaidetzak eta protagonismoak guztiena izan behar du.

Hitzarmena sinatu ondoren, sindikatu nagusietako batek, ELA, inolako errukirik gabe kritikatu ditu sinatzaileak (batez ere LAB) eta mahai gainean jarri du martxorako 3 egunetako greba. Kritikatzeko eta nahi ditugun planteamendu guztiak egiteko guztiok dugun zilegitasunetik, ESK sindikatutik ulertzen dugu jarrera hauek gutxi laguntzen diotela langile guztien borroka egituratzeari eta gauzak benetan aldatzeari baino gehiago begiratzen diotela kokapen sindikala irabazteari.

ESK sindikatuak ulertzen du kudeaketa zuzeneko Eskola-jantokietan hitzarmena sinatzeak ez duela sakonean dagoen arazoa konpondu eta aurrera pausu bat emateko beharra dugula egunero pairatzen dugun eskasiaren errealitateari aurre egiteko: kontratu motak, ratioak, gutxieneko lan-jardunak, egutegiak, … Horri guztiari, kudeaketa ereduaren aldaketa prozesua eta kudeaketa integrala esklusiboki guraso elkarteen esku egotearen aukera batzen zaizkio eta honek langile plantillak zalantzaz betetzen ditu.

Banaketa testuinguru hau eta sindikatuen arteko guda aurrean ditugun erronka guztiei aurre egiteko eskenatokirik txarrean da. ESK sindikatuan eskola-jantokietako sektorea mobilizatzeko nahikoa arrazoi dagoela ulertzen dugu. Gure ustez, mobilizazio hau, informaziotik, langile plantillen partaidetzarekin eta guztion interesak erdigunera ekarriz sustatu behar da.

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua