Estatu espainarrean pauso larriak ematen ari dira hainbat eskubide urraketan. Manifestazioa antolatu dugu Madrilen hilaren 16an, larunbata, 18:00etan.

 



Dakizunez, Estatu espainarrean pauso larriak ematen ari dira hainbat eskubide urraketan. Egun, justizia eta errepresioak eskua emanda; erabakitzeko eskubidea, adierazpen askatasuna, emakumeen eskubideak, langileriaren borrokak eta hainbat eta hainbat herri ekimen zigortu eta zapalduak izaten ari dira.

Egoera hau salatzeko estatuko klaseko sindikatu eta jendarte eragile anitzok manifestazioa antolatu dugu Madrilen hilaren 16an, larunbata, arratsaldeko 18:00etan.

ESK eta STEILAS sindikatuok manifestazio honetara deitzen dugu eta zure partehartzea errazteko autobusa antolatzen saiatuko gara elkarrekin. Denbora laburra daukagunez antolaketa mugatuta daukagu eta, beraz, irizpide honetxekin aterako dugu busa.

  • Irteera Bilbao eta Gasteiztik. 10:00 eta 10:45tan (lekuak zehaztuko dira). Buelta Madriletik 20:30 inguruan.
  • Prezioa 15 euro
  • Gutxienez, buseko ehuneko 80% bete beharko dugu.
  • Izena emateko epea 2019-03-13 / 15:00etan
  • Izena emateko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Partehartzaileei 13an bertan konfirmatuko zaie autobusa irtengo den ala ez.

Ondo izan eta animatu

Manifiestua

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua