Azken aste honetan, Garbialdik osasun-zentroetako garbikuntzan lan egiten duten bi langile zigortu ditu. Martxoak 7, osteguna, 10:00etan elkarretaratzea Olaguibeleko Osasun-Zentroan.

 

Ambulatorio Olaguibel garbialdi trabajadora sancionada


Langileei beldurra sartu nahi du Garbialdik, haiek eskatzen dutelari beti baiezkoa jasotzeko asmoarekin, nahiz eta gure ordutegia ez errespetatu eta aparteko orduengatik soldatarik ez jasotzea.

Sindikatu bezala, gure babesa adierazi nahi dugu langileei, eta Garbialdiri bere kudeatzeko era ez zaigula batere gustatzen esaten diogu.

Orain dela gutxi, gure delegatuaren askatasun sindikala urratu zuten eta berriro hartzera behartuta izan ziren, orain, ESK-ko afiliatu bati zigortu diote, eta kasualitatez, bere eskubideen defentsan, bi prozedura irekita duten langile bat. Zorionez, sindikatuko afiliatu eta ordezkariek ez dugu beldurrik enpresari eta bere joko zikinari.

ESK-k ez du langilen kontrako erasorik onartuko eta, beraz, langileak jasotzen ari den jazarpena gelditzea eta zigorra kentzea eskatzen dugu.

Enpresa Batzordearekin batera, ostegunean, 10:00etan, kontzentrazio deialdi bat egin dugu Olaguibeleko Osasun-Zentroko atean egoera hau salatzeko.

Anima zaitez eta parte hartu.

 

Komunikatua