Lan taldea langabezian dago 2018ko abuztutik, eta egoera honetan jarraituko du gutxienez 2019ko maiatza arte. Martxoaren 2an, larunbata, 12:00etan eskalatzera joango gara Alde Zaharrean.

 

rocodromos de vitoria gasteiz

 

ESK sindikatuak Vitoria-Gasteizeko Kirol Departamentuak argitaratu berri duen rokodromoen kudeaketari dagokion baldintza-agiriaren balorazioa burutu nahi du.

 

Langileen egoeraz

Baldintza-agiria ezin da modu onean aztertu. Lan taldea langabezian dago 2018ko abuztutik, eta egoera honetan jarraituko du gutxienez 2019ko maiatza arte. 10 hilabete lan soldatarik gabe kudeaketa okerraren ondorioz.

Baldintza-agiria aztertzen badugu eta Udaletik proposatzen duten irekiera ordu kopuru maximoa, soilik 6 pertsonei ematen die lan eta ez, ohiko lana burutzen zuten 8 pertsonei.

Orain 3 instalakuntza ditugula, langile gutxiago daude bertan lanean. Sindikatu bezala ez dugu lan taldearen baldintzei erasorik onartuko eta egoera hau salatzen jarraituko dugu.

 

Zerbitzuaren kalitatearen inguruan

Berriro ere ez daukagu ezer onik esateko. Alde batetik, Kirol Zerbitzutik aurten udal ikastaroak programatzeari uko egin zaio. Hau da Udalaren apostu erreala oinarrizko jarduera fisikoarekin, ez ezer egitea eskoletako umeek praktika hau ezagutu edo jarraitzeko aukera izan dezaten.

Gainera, murrizketa honekin, datu larriago bat adierazi beharra dago. Salburuako eraikuntzaren aurretik, bi instalakuntza zeuden, goizetik gauera irekitzen zutenak. Logika hau mantendu izan balitz, hiru instalakuntzen irekiera bermatzeko denboraldiko 12.000 ordu arreta zerbitzu izango lirateke.

Baldintza-agiri  berriak gehienera 9432 irekiera ordu ezartzen ditu 14 hilabetetarako (abuztuan instalakuntzak itxita egon ohi izan dira). Orain arteko ordutegien logika mantenduz geroz, 14 hilabeteen irekiera ordu kopurua 15000koa beharko luke izan. Baldintza-agiriak soilik %62ko irekiera bermatzen du.

Udalaren aitzakia gutxiago erabiltzen zen ordutegi bat zegoela izan da. Benetan sinetsi arazi nahi digute rokodromoen erabilera %60koa zela eta horregatik ordu kopuru honen murrizketa burutzeko luxua hartzen dute? Sindikatu honi ez diote iruzurrik sartuko eta uste dugu zenbakiak mahai gainean jarrita, pertsona gutxi konbentzituko dituztela. Hasieratik atzeman da Udalak kirol honetan inbertitzeko jarrera politikorik ez zuela, eta gaur, are eta argiago gelditu da.

Datu deigarriago bat. Baldintza agiri honen eta aurrekoaren arteko irekiera orduak alderatzen baditugu (azkena, Eusko Jaurlaritzak galarazia eta ez, enpresarik aurkeztu gabea, Udalak desinformatu nahi duen bezala), proposamen honek irekiera murritzagoa proposatzen du.

Efizientzia deitzen dute, sakonean murrizketa oso handi bat da eta hiri honek jarduera fisiko honekin izan duen konpromisoa kolokan jartzen du.

Azken egunetako gertaerak gogoratzen baditugu, erabiltzaileak kalean, partidu politiko, sindikatu, auzo elkarte, Arabar Mendi Federazioak, Guraso elkarte eta norbanakoek babesturik, gauza bakarra esan dezakegu. Herritarren intereserako kudeatzen duela dioen horrek, aldarrikapenei ez diela kasurik egin.

Interesgarria izango litzateke adieraztea zeintzuk diren murrizketa hauetan eragiten duten benetako interesak eta horregatik hurrengo Udaleko kirol komisiora joango gara.

Data horretara arte, esan bezala, ez gara geldituko. Larunbat honetan bertan, martxoaren 2an goizeko 12:00etan eskalatzera joango gara, eta udal instalakuntzetan ezin denez, Alde Zaharrean egingo dugu, lan taldea eta erabiltzaileak borroka berean, zoritxarrez, konpontzeko urruti dagoena.

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua