Gehiengoa duten sindikatuek, langilegoa kontutan hartu behar izango lukete, baita sektorean presentzia duten sindikatu eta delegatuak.
Hitzarmen kolektiboaren aurre akordioaren sinaduraren ondoren, hurrengo otsailak 26ko greba deialdia bertan behera uztearen eraginez, ESK-k hausnarketa txiki bat helduarazi nahi dizue.
- Negoziaketa mahaien ordezkaritzarik ez daukagunez, aurre akordioari buruzko baloraziorik ez dugu egingo. Hots, balorazio horretarako nahiko informaziorik ez daukagula uste dugu. Hala ere, langilegoak negoziaketan pairatu duen informazio eta parte hartze falta salatu nahi dugu. Gainera, mobilizazioak bultzatzeko aurrera pausua lehenago emango izango balitz, emaitzak desberdinak izango lirateke.
- Hitzarmenaren negoziaketa, langile eta delekatu guztien kontua da. Gehiengoa duten sindikatuek, langilegoa kontutan hartu behar izango lukete, baita sektorean presentzia duten sindikatu eta delekatuak. Guztion inplikazio eta parte hartzea, emaitza hobeagoak lortzeko bermerik onenak dira.
- Badakigu hitzarmenak sektoreko arazoak konpontzen ez dituela. Eusko Jaurlaritzak proposatutako ereduak langileok pairatzen dugun prekarietatean sakondu egiten du. Horregatik, mehatxu hauei aurre egiteko, ESK-k borroka eta mobilizazioaren bidean sinistu egiten du.
Azkenik, fronte bateratu bat eraikitzeko beharra helduarazi nahi diegu gainerako sindikatuei, sektoreko erronka eta mehatxuei elkartasunez aurre egiteko.