Gasteizko zinegotziaren hitz eta agindutakotik haratago, gaur bertan ez dago egoera honi irtenbidea bideratuko dion soluzio konkreturik. ESKk bat egiten du otsailak 16ko manifestazioarekin.

 

rocodromos vitoria gasteiz cerrados manifestacion 16 febrero

 

ESK Sindikatuak Udal eskalada murruen erabiltzaileek deitu duten manifestazioari babesa adierazi nahi dio. Manifestazio hau datorren larunbatean, 2019ko Otsailaren 16ean burutuko da 12:30etan eta Mateo Moraza kaletik irtengo da.

Vitoria-Gasteizeko eskalada komunitatearen zati handi bat instalakuntzak itxita edukitzeaz nazkatuta dago eta instalakuntzen berehalako irekiera nahi du, behingoz udal kudeaketak eragin duen 6 hilabeteko itxiera pairatzeari uzteko.

Gainera, zinegotziaren hitz eta agindutakotik haratago, gaur bertan ez dago egoera honi irtenbidea bideratuko dion soluzio konkreturik. Izendapenik gabeko bi esleipen eta Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzitako beste baten ostean, Urtaran-en lan taldetik pentsatu duten irtenbidea pliego berri bat da (ez dute imaginazio askorik izan), baina ez dago argi zeintzuk izango ote diren eskaintza berri horren baldintzak.

Erabiltzaileek instalakuntza ireki batzuk nahi dituzte eta zerbitzuaren kalitatea ez dadila jeitsi, adibidez, ordutegi murrizketa baten bidez . Salburuako rokodromoa baino lehen irekitzen zen orduak mantentzea nahi dute eta Salburuako instalakuntza berria eraiki aurretik (136.000 € kostua izan duen instalakuntzak, 2018ko maiatzetik estrenatu gabe jarraitzen du), Hegoalde eta Ariznabarrako instalakuntzek goizetik iluntzera arteko irekiera ordutegia zeukaten. Udaletxeak proposatzen dituen pliegoek ez dute kontuan hartzen hiru instalakuntzek ordutegi hau izaterik eta badirudi ez dagoela diru nahikorik egungo baldintzetan hiru instalakuntzak mantentzeko. Murrizpen honek, orokorrean Vitoria-Gasteizko Udalak oinarrizko Jarduera Fisikoarekin duen konpromisoa kolokan jartzen du.

 

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua