Eusko Jaurlaritzak onartutakoa ez dela igoera esan nahi dugu, hau da, 2012tik DSBE-n ezartzen ari diren murrizketak mantentzea eta kroniko egitea da.

 

La subida de la RGI solo es la cronificacion de la pobreza en euskadi


Atzo, otsailak 14, Eusko Jaurlaritzak, DSBE (Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta) % 3,5 eta % 4,5 igotzea onartu du pentsiodunen kasuan.

ESK-tik lehenengo, Eusko Jaurlaritzak onartutakoa ez dela igoera esan nahi dugu, hau da, 2012tik DSBE-n ezartzen ari diren murrizketak mantentzea eta kroniko egitea da. 2012tik, urtero, % 7-ko murrizketa egiten zaio RGI-ri, neurri hau, lehenengo aldiz, Patxi Lopezen Gobernuak ezarri zuen PP eta EAJ-aren babesarekin eta urtero berritu dute. Era berean, gaur Eusko Jaurlaritzan onartutako DSBE-ren igoerak ez du zuzentzen Urkulluren gobernuak egiten duen lege haustea, izan ere, RGI-ren gaur egungo araudiak errenta hau LGS-ren (Langile arteko Gutxieneko Soldata) % 88arekin zenbatzen du.

ESK-tik gaur egungo legea erabat betetzea eskatzen dugu eta honek 924 € suposatuko lituzke, hau da, gaur hitzartutako igoeraren ondorioz onartutako 667 €-en oso gainetik. Datu hauen irakurketak dio Eusko Jaurlaritzak % 37-ko murrizketa mantentzen duela gizartean behar gehien duten pertsonen laguntzetan.

ESK sindikatuak, beste gizarte eta sindikal eragile batzuekin batera, pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako LEI (Lanerako Ezintasun Iraunkorra) batean hartu zuen parte eta han DSBE-ren duintasunaren alde egiten zen apustu. Gizarte ongizatearen sistema birformulatzea beharrezkoa dela uste dugu EAE-ko pobreziarekin benetan amaitzeko.

DSBE-ren kopuruan egiten ari diren etengabeko murrizketa hauek pobrezia kroniko egitea dakarte eta garbi uzten dute non dauden Eusko Jaurlaritzen gehiengo diren alderdien interesak.

Iraingarria da Urkullu Lehendakaria gizarte-kohesioari buruz hitz egiten entzutea bere alderdiak aipatutako murrizketa mantentzen duen bitartean eta inkestak (bere gobernuak egindakoa) “2016 urteko pobrezia eta gizarte desberdintasunari buruzko inkesta” EAE-ko pobrezia larria % 4,9-an ezartzen du eta € 7,1-ean pobrezia arriskua.

Azkenik, ESK-tik, gure harridura adierazi nahi dugu Elkarrekin Podemos edo EH Bildu bezalako alderdiek ez zutelako baliatu bozketa, joan zen otsailaren 7an pobreziaren kontrako LEI izapidetzearen alde bozkatu zuten alderdiak, atzo Eusko Jaurlaritzak egindako aurpegi garbiketaren aurka irmo jartzeko.

 

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua