Sektoreko langile guztiak hurrengo otsailaren 19an, Otxarkoagako plazan 10:30etan, burutuko den kontzentrazioarekin bat egitera gonbidatzen ditugu.

 

 

Azkenengo lan hitzarmenaren sinadura eta gero, ziurgabetasun aro batean sartzen ginela ohartarazi genuen. Kartera dekretu berriaren aplikazioak, lan baldintzetan izango zituen eraginak zalantzak sortarazten zizkigularik.

Pasa den astean, sektorearen berregituraketak, lehenengo kaleratzea erakarri zuen, zehazki, Bizitegi asoziazioan. Honetaz gain, aurreko otsailaren 5ean izandako kontaktu batean, GIZARDATZ eta GEROAN patronalek, sindikatuok egiten dugun analisia berretsi ez ezik, berrantolaketak sorturiko ondorioengatik, langileen kaleratzeen beharra, enpresa batzuen mahai gainean dagoela aipatu zuten.

Kartera Dekretu berria, sektorearentzako hazkunde aukera bat moduan planteatzen da, gizarte zerbitzuen finantziazioa murrizten den heinean.  Guzti honek, zerbitzuaren kalitatean murrizketa handiak ekarri ahal dituelarik. Finantziazio falta hau, langileongan erortzen delarik beste behin ere; lan eskubideen murrizketarekin, lan kargen handitzearekin, pertsonal murrizketarekin eta kaleratzeekin.

Bizitzen ari garen egoeraren garrantzia kontuan izanik eta espekulazioarekin bukatzeko helburuarekin, sektorean ordezkaritza dugun sindikatu guztiok gatazkan inplikatuta dauden eragile guztiekin bilerak deituko ditugu. GIZARDATZ patronalari, Bizkaiko Foru Aldundiko Inklusio Sailari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari bilkura eskaerak helaraziko dizkiegu.

Honekin, alde batetik, sektorearen, zerbitzuen eta finantzazioaren gaur egungo egoera, modu zuzen batean ezagutzea bilatzen dugu. Bestetik, Bizkaiko Eskuhartze Sozialaren kalitatea bermatu nahian,  zeresana duten eragile guztien parte hartzea bultzatu nahi dugu.

Bukatzeko, patronalek, instituzioen aurrean erakusten ari diren ahalduntze falta kontuan izanik,  finantzazioaren arduradunen interpelazioa baino lehen, langileon kaleratzeak konponbide gisa jartzen dituztelarik;  sektoreko sindikatu guztiok, Bizitegiko langileek, kaleratutako langilearen berronartzearen helburuarekin planteatzen dituzten ekintza eta mobilizazioak, gureak egiten ditugu, gure babes publikoa helaraziz. Gatazka honek duen berebiziko garrantzia argi geratzen dela uste dugu, Gizardatzen hitzetan honakoa esan zenean: “Bizitegik kaleratzeen aukera heldu duen lehenengoa izatearen zorigaitza izan du”. Honengatik guztiagatik, sektoreko langile guztiak hurrengo otsailaren 19an, Otxarkoagako plazan 10:30etan, burutuko den kontzentrazioarekin bat egitera gonbidatzen ditugu.

ESK - ELA – CCOO – LAB – UGT

 

Berri gehiago

42 hildako 2019an

lan istripuetan