Arartekoak eta sindikatu honek mahai gainean jarritako galderek erantzuna nahi dute, eta erantzun horiekin batera ardura politikoak onartu beharko zirela pentsatzen dugu.

 

Ararteko ope osakidetza ivap

 

Arartekoak sindikato honek orain arte esandakoa baieztatzen du txosten honek. Onartzen da, textualki "IVAPi probak prestatzeko mandatua ematea ez dute izan beti hasieran espero zen birtualtasuna; izan ere, IVAPek, espezialista falta zenez gero, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzara jo behar izan zuen eta hori izan zen egiatan adituak proposatu zituena. Aditu horiek, ia kasu guztietan, euskal osasun sareko profesional aktiboak izan dira eta horietariko batzuek, gainera, epaimahaietan ere parte hartu dute kide gisa". Hau dena ESK-k hasieratik salatu du.

Esaten du baita Osakidetzak "barne-ikerketa"ren ostean hartutako neurriek ez daukatela koherentziarik eta zera gehitzen du: "desberdintasun horiek egiaz erakuts dezakete ez dagoela motibazio nahikorik hain erabaki larriak justifikatzeko, esaterako, probak errepikatzea ala ez errepikatzea". Ados gaude. Aipatzekoa ere beste hau: "Osakidetzak epaimahai berriak izendatzea pentsatu behar zuen, inpartzialtasun objektiboa bermatzeko modu bakartzat". Ados ere bai.

Arartekoak eta sindikatu honek mahai gainean jarritako galderek erantzuna nahi dute, eta erantzun horiekin batera ardura politikoak onartu beharko zirela pentsatzen dugu ere: Lehendakariak Jon Darpon kendu behar du kargutik eta ikerketa garbi eta inpartzial bat bultzatu behar du sistema klientelar hau argitu eta bukatu dadin.

Arartekoaren txostena