Sindikatu bezala beti egongo gara murrizketen kontra, izan ere, horrek ez du bermatzen orain arte han lanean ari zen plantillaren lanpostuak mantendu ahal izango direnik.

 

escaladores hablan en el pleno del ayuntamiento de Vitoria Gasteiz

 

Atzo, 2019ko urtarrilak 25, ESK sindikatuko ordezkariak Gasteizeko Udalbatzarrera ideia garbi batekin joan ginen: Udalaren aurrean mozio bat aurkeztu dugu, behin-behinekoz eskaladako udal instalazioen (rokodromoak) kudeaketa zuzenean Udalak bere egin dezan.

Plantillaren interesak zaintzen dituen sindikatu eta Gasteizeko hiritargoaren eskaera jaso duen gizarte eragile bezala, Udalera behin-behineko irtenbide bat eraman nahi izan dugu rokodromoek itxita jarrai ez dezaten.

Zoritxarrez, EAJ, PP eta PSEren aurkako botoek irtenbiderako aukera hori aurrera ateratzea galarazi dute. Zinegotziak azaldu du 15 hilabeteko iraupena izango duen baldintza-agiri batekin lanean ari direla baina, bitartean, ez Udal Gobernuak ezta bere aliatuek ere ez dute gai honetan itxieraren arazoa konpontzeko erantzun eraginkorrik eskaintzen.

Kirol saila egiten ari den kudeaketa balioesten badugu, bururatzen zaigun hitz bakarra etengabeko inprobisazioa da:

  • Udalak idatzitako azken baldintza-agiria legez kanpokoa dela deklaratu dute. Atalka zatitu nahi zen eta Eusko Jaurlaritzak ezin dela egin esan du. Legez kanpoko baldintza-agiria egoteak itxiera dakar eta berdin da hutsik geratu zen ala ez.

  • Kiroletako azken batzordean iragarkirik gabeko prozedura negoziatu bati buruz hitz egiten da2018-2019 ikasturtea bukatzeko, 2018ko irailean emakida administratiboari buruz hitz egiten da eta gaur 15 hilabeteko baldintza-agiri berri bati buruz aritu dira. Hitz gehiago, kontraesanetan eroriz eta irtenbiderik eman gabe. Irtenbidea rokodromoak irekitzea da eta hori, oraindik, ez da erabaki.


Gure iritziz, garbi geratu den beste gauza bat da Udalak besteei errua botatzen dien diskurtsoa egiten oso interesatua dagoela, neurri batean bere irudia garbitzeko baina, orokorrean, arazoaren erdigunea desbideratzeko. Udaletik murrizketa planteatzen ari dira, orain, 3 instalazio daudenean, eta hirurek ezin dute orain arte zegoen irekitze ordutegi bera izan; Gasteizen harro esan ahal izango da 3 rokodromo daudela baina ordu gutxiago izango dira erabili ahal izateko.

Norekin hitz egin dute EAJ eta PSE-k murrizketa hori egiteko? Euskal Mendi Federazioak ez du eskatu eta garbi dago eskalatzaileek ere ez dutela eskatu eta hori euren adierazpen publikoetan ikus daiteke.

Sindikatu bezala beti egongo gara murrizketen kontra, izan ere, horrek ez du bermatzen orain arte han lanean ari zen plantillaren lanpostuak mantendu ahal izango direnik. Orain arte egindako baldintza-agiriak, ordu murrizketa horrekin, pertsonak kaleratzea suposatzen du eta sindikatu hau beti egongo da erabaki horien kontra.

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua