Lider izan eta dagokizun erantzukizuna hartzera hertsatzen zaitugu. Utzi langile taldea kritikatzeari, ez ezazu enpresen beldurraren taktika erabili, eta aktiboki lanean jar zaitez kalitatezko zerbitzu bat eta Bilbobuseko langile taldearentzako lan baldintza egokiak berreskuratzeko.

 

Bilbobus-eko langileek manifestatzen ari dira lan baldintza egokien alde

 

Bilbobuseko zerbitzuak kudeatzen dituen enpresarekin bat egiten ez dugun sindikatuei egindako kritika publikoa gaitzetsi nahi dugu. Oso kritiko gara, era berean, alderdikoitasun osoa erakutsita UGT, CCOO eta USO sindikatuen alde jartzen, horiek goratzen eta adibidetzat hartzen dituen kargu publikoak ematen duen irudi lotsagarriarekin, lehenengo pertsonan erantzule den gatazkan argiki esku hartu nahi du.

ESK, LAB eta ELAk hilak 9, SER irratian Alfonso Gil zinegotziak egindako adierazpenei erabateko arbuioa adierazi nahi diegu, horietan, tonu mafiosoz zerbitzuan hobekuntzak lortzeko edo murrizketak ekiditeko bake soziala eskatu du, Bilbobus kudeatzen duen Biobide enpresak azken hiru urteetan bi milioi euro baino gehiagoko irabaziak izatea ahalbidetzen duen bitartean, diru publikotik datozenak.

Hainbat kolektibotako murrizketak, lan postuak kentzea, hitzarmenak ez betetzea eta Biobidek azken urteetan ezarritako kalitatearen gutxitzea, Bilboko Udalak eta berak lehen pertsonan toleratua, alboratzen ditu Alfonso Gil jaunak.

Alfonso Gil jaunari ahaztu egiten zaio, bere garaian, aurreko mugikortasun zinegotziari, Abaunza jaunari, Veoliako gatazkan (zerbitzuaren aurreko kudeatzailea) bitartekari izatea behin eta berriz eskatzen ziola aurreko gatazkekin bukatzeko; eta egun, Alfonso Gil jaunak, mugikortasun zinegotzi denak, bere jarrera aldatu eta argudioen profil baxuena eta zaharkitua erabilita gatazkaren konponketa enpresa eta langileen eskuetan uzten du.

Bilbobuseko langile taldearen erabakiak gutxietsi eta erdeinatzen ditu, zeinak plataforma aldarrikatzailea sortzea erabaki duen.

Langile murrizketak, lan postuak kentzea, kolektibo txikiagoei egindako gutxiespenak, behin-behineko langileen prekarietatea eta langile talde osoa hobekuntza duinez hornitzea helburu duen plataforma.

Gogoratu nahi dugu aurretik egondako behin-behineko hitzarmenak langileek gaitzetsi eta baztertuak izan direla. Gogoratu behar dizugu, euren balioa hainbeste azpimarratzen duzun sindikatu horien artean adostutako behin-behineko hitzarmenari ezetz esan diotenak langileak beraiek izan direla. Bien bitartean, gutxiesten dituzun sindikatuok, momentu honetan batzordean gutxiengoa bagara ere, langile taldeak eta hiritarrek eskatzen dutenaren erantzule eginda negoziatzeko borondatea erakusten jarraitzen dugu.

Lider izan eta dagokizun erantzukizuna hartzera hertsatzen zaitugu, beste behin ere, utzi langile taldea kritikatzeari, ez ezazu enpresen beldurraren taktika eta beste enpresekin konparazioa erabili, eta aktiboki lanean jar zaitez kalitatezko zerbitzu bat eta Bilbobuseko langile taldearentzako lan baldintza egokiak berreskuratzeko.

Gure lan baldintzen eta zerbitzuaren kalitatearen defentsan, zeina egun zalantzan dagoen eta azken urteetako dinamika aldatu ezean ezaugarri izan duen erreferentzialtasuna galduko duen, egindako greba egunek eragozpenak sortu badituzte ere, gatazka honetan hiritar guztiek emandako babesa eskertu nahi dugu.