ESK sindikatuak urtarrilaren 12an 'Orain presoak' manifestaziorako deia luzatzen du.

 

Manifestacion bajo el lema orain presoak

 

Dispertsioarekin bukatzea exijitzen dugu, era berean larriki gaixo dauden presoen kaleratzea,estatu ezberdinetan betetako zigorren gehiketa eta  presondegiko graduen progresioa.

Datorren urtarrilaren 12an 17:00 tan Bilbo zein Baionan, aldi berean, “Orain Presoak” lelopean manifestazio bi burutuko dira.

ESK sindikatutik gure afiliazioari eta orokorrean hiritarrei deia luzatu nahi diegu manifestazio honetan parte har dezaten, beste behin ere presoentzako giza eskubideak aldarrikatzeko.

ETAren indarkeria gelditu eta 6 urte baino gehiago pasa eta gero preso dauden pertsonen auziak  oraindik irtenbiderik ez du. Garai berriak dira eta beharrezkoa da sufrimendua sortzen dituzten egoerei aurre egitea, besteak beste presoen eta haien senideen egoerari.

Larunbateko manifestazioa Hego Euskal Herriko sindikatu guztien babesa dauka eta hainbat eragile sozialena ere. Honek erakusten du aldarrikapen hauek gizartearen gehiengoaren babesa duela.

Urtarrilaren 12an guztiok mezu argia bota behar diegu Espainar eta Frantziar gobernueei Bilbo eta Baionako kaleak betez. Larunbatean, arratsaldeko 17:00 tan  Bilbon, La Casillan, eta Baionan , Errepublika plazar elkar ikusiko gara.

Eskubide guztiak pertsona guztiontzat, Orain Presoak.