Abenduaren 31a izango litzateke txandako kontratuetan erretiro partziala eskuratzeko azken eguna baina epea luzatu dute.

 

mujer joven trabaja en la industria

 

2018-12-31 izango litzateke txandako kontratuetan erretiro partziala eskuratzeko azken eguna, 27/2011 Legearen aurrekoa erabiliz gero. Arau horrek zeharka onuragarriak ziren zenbait baldintza baliatzea onartzen zuen erretiro partziala eskuratzeko errelebo kontratuetan. Alabaina, abenduaren 7ko 20/2008
Errege Dekretu Legearen ondotik, handitu egin da sektore industrialeko legea baliatzeko aukera.

2018ko abenduaren 8ko moldaketaren ondoren, errelebo kontratuetako erretiro partziala eskuratzeko baldintzak.

Iragan abenduaren 8an BOEn errelebo kontratuen erretiro partziala eskatzeko epea 2023-01-01era luzatuko zela argitaratu zen, baina baldintza gehiago erantsita. Modu horretan, ondorengoa bermatu behar da:

  • Eskatzaileak zuzenean bete behar ditu ahalegin fisikoa edota arreta maila altua eskatzen duten funtzioak.
  • Enpresan 6 hilabeteko antzinatasuna egiaztatu behar du.
  • Erretiro partziala eskatzen den unean, enpresako langile guztien % 70 baino gehiago egon beharko da kontratu mugagabean.
  • Partzialki erretiratutako pertsonaren lan murrizketa gutxienez % 25ekoa izan behar da, eta gehienez % 67koa; edo % 80koa txandaka dabilen behargina jardun osoz eta kontratatu mugagabearekin arituko bada.
  • Ezinbestekoa da kotizazio oinarria existitzea errelebulari eta erretiro partzialdunaren artean (ezingo da erretiro partzialaren pentsioaren oinarri arautzaileak azken 6 hilabeteetan zehaztutakoa baino % 65 gutxiago izan).
  • Erretiro partzialaren eskaera eragilea egiten denetik, 33 urtetako kotizazioa egiaztatu behar da.

Aurrez azaldu bezala, aurreko legearekin errelebo kontratuetako modalitatearen luzapen hau ez da langile klase guztiarentzat aplikagarria, soilik industria sektorean bakarrik.

ESKn neurri partziala dela pentsatzen dugu, eta ondorioz, neurri diskriminatzailea eta injustua. Bitxiki, zeharo maskulinizatutako sektorean aplikatzen da. Gure ustez, tankera honetako neurria langileria guztiari aplikatu behar zaio.

Horrenbestez, 2011n Jose Luis Rodrigez Zapateroren PSOEko Gobernuak onartu eta CCOO eta UGT sindikatuek sinatutako pentsioen erreforma indargabetzea eskatzen dugu, erretiro adina 2 urte luzatzenzuena.

Era berean, 2013an Mariano Rajoyren PPko Gobernuak burututako erreforma baliogabetzea ere eskatzen dugu, beste gauza batzuen artean, jasangarritasunaren faktorea inplementatzen baitzuen, urterik urte pentsiodunen erosteko ahalmena galtzea eraginez.

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua