2019ko urtarrilaren 1ean Udalak ez ditu Gasteizko rokodromoen instalazioak irekiko. Ez du funtzionatzen zuten instalazio batzuekin jolastea onartzen, are gutxiago, orain arte goi mailako zerbitzua eskaintzen zuten pertsonen bizitzarekin jolastea.

 

Gasteizko rokodromoen prentsaurrekoa

 

Udalak agindu arren 2019ko urtarrilaren 1ean rokodromoen instalazioak irekiko ez direnaren berria jaso ondoren, ESK sindikatuak ondorengo balorazioa egin nahi du:
 
Lehenik, argi eta garbi utzi nahi dugu, rokodromoen lizitazioan hutsik geratu den hirugarren baldintza agiriaren aurrean gaudela. ldeia honetan eragin nahi dugu, izan ere, arazo berri edo uda honetan sortu den arazo baten aurrean gaudela dirudi eta egia, arazo hau, iaztik datorrela da. Gainera, interesgarria da datu hau gogoraraztea, izan ere, iaz baldintza agiria hutsik geratzeak ez zuen instalazioak irekitzeko inolako arazorik eragin baina, aurten,  instalazioak, 2018ko irailetik itxita egotea  ekarri du.
 
Udalak behin eta berriz errua berea ez dela esatea errealitatearen irakurketa interesatu eta manipulatua egitea da. Udalak erabaki du hiru aldiz huts egin duen kudeaketa sistema eredua eta hirutan hutsik geratu da. Azken baldintza agirian, Udalak, aldaketak egin zituela esan zuen enpresen parte hartzea errazteko. Egia da baldintza agiri bakarra lizitatu duela eta eredu hori gainerako guztietan erabili duela eta ernaitza ezaguna da guztiontzat.
 
Egoera larri baten aurrean gaude, instalazioak oraindik itxita daude eta Udalak ez du irtenbidea aurkitzeko gaitasunik. Zinegotziaren hitzak aztertzen baditugu ondorengoa esan behar da:

  • Lehenengo, aurkaratzeak erabaki arte itxaron behar dutela esaten dute. Berriz ere inforrnazioarekin jolasean. Baldintza agiria hutsik geratu da, beraz, aurkaratzeak, edozein eratan erabakitzen delarik ere, ez du irekitzea ahalbideratuko. Udalak irtenbide batean lan egin beharko luke eta ez hirugarren baldintza agiria legezko edo ez legezkoa den begiratzen. Sindikatu bezala, esan genuen rnultzoka zatitzea ez zela irtenbidea izango eta orain guk esandakoaren berrestea dugu, legezkoa edo ez legezkoa den argituko da baina, horrek, ez du irtenbide berri bat abiaraztea baldintzatu behar.
  • Esaten duten bigarrena da urtebete behar dutela irtenbide batean pentsatzeko. Udalak denbora asko dararna pentsatzen. Euren hitzak sinesten baditugu, arazo honetan 2017tik ari dira pentsatzen. Euren hitzak sinesten baditugu, baldintza agiri hau ere denboraldia aurrera ateratzeko adabaki bat besterik ez da, izan ere, irtenbide egonkorragoetan ari ziren pentsatzen. Orain, hutsik geratu denean, non daude ideia horiek? Beste urtebete behar dute zehazteko?
     
    ESKtik, hainbeste pentsatu denik zalantzan jartzen dugu. Izan ere, antolatzen ari diren irtenbideak beti izan dira berdinak, ahalik eta baldintza agiririk merkeena aurrera atera eta bertan enpresa askok parte hartzea eragin. ldeia horren arazoa konpondu ez duela da, beste urte bat behar dute baldintza agiri berria egiteko?
     
    ESKtik argi eta garbi esaten dugu, urtea konpon daiteke Udalak kudeaketa zuzena bereganatzen badu. Gauzak pentsatzen ari diren bitartean instalazioak itxita jarraitzen dute eta plantillak lanik gabe jarraitzen du eta luxu hori ezin dute ez hiriak ezta kirolarekin benetan hitzernaten duen Udal batek onartu.

  • Hirugarrena: Udaletik plantillari eta subrogaz ioari buruz hitza egin da. Puntu honek bereziki arduratzen gaitu, Uda lak beti defendatu du plant illarena lan ba ldintzak errespetatzen dituela. Guretzat arduragabekeria politiko handia da z inegot ziak esatea zerbitzua urtebetez ernan gabe uzten bada plantillak subrogaz io eskubidea galtzen duela eta  horrek irtenbidea aurkitzea  erraztu dezakee la. Pla ntilla egoera  honen biktirna da eta subrogazio eskubidea bateratuta izatea  Udalak errespetatu beharreko zerbait da eta ezin du suntsitu behar den elernentua izan.

Udaletik errealitatearen eraldatutako irudia saldu nahi digutela iruditzen zaigula esanez arnaitu nahi dugu, gaur egungo eredua iraungita dagoela eta beste eredu batera joan behar dugula sa ldu nahi digute eta , hor hitz egiten du zinegotziak kontzesioari buruz (berak bakarrik erabili duen hitza).

ESKrentzak kontzesioa pribatizazioa da eta Udala garatzen ari den estrategia batere errea listak ez diren planteamenduak egitea da, baldintza agiri hutsak lortzeko eta jendaurrean beti ukatzen duten baina, euren ekintzekin, bideratzen gaituzten pribatizazioa barneratzeko lurzorua prestatzeko. Zentzu horretan, hiritargoa konbentzitzeko ez dago zerbituz itx ita uztea eta plantilla subrogaziorik gabe uztea ba ino hoberik, horrela, pribatizazio-kontzesio hori guztiek nahi duten irtenbidea bezala saldu ahal izango da.

ESK-k ez du funtzionatzen zuten instalazio batzuekin jolastea onartzen, are gutxiago, orain arte goi mailako zerbitzua eskaintzen zuten pertsonen bizitzarekin jolastea.

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua