Bilbobuseko Enpresa Batzordeak langileei eta gizarteari esan nahi die greba deialdia baldintza formal guztiak betetzen dituela eta, beraz, enpresak korapiloak sortzea baino ez da saiatzen.

 

Bilbobusen kudeaketarako Bilboko Udalak azpikontratatutako enpresak, lanuzteek aurrera egiten duten bitartean eta bi aste baino gutxiago Santo Tomas egunean egingo dugun grebarako geratzen denean, Eusko Jaurlaritzaren bulegoan idatzi bat erregistratu du grebaren deialdian itxurazko akatsa argudiatzen saiatzen. Horrekin enpresa lankideen artean beldurra zabaltzen ahal egiten ari da.

Horren guztiaren ondorioz, Bilbobuseko Enpresa Batzordeak langileei eta gizarteari esan nahi die greba deialdia baldintza formal guztiak betetzen dituela eta, beraz, enpresak korapiloak sortzea baino ez da saiatzen.

Ekimen hauekin  lortuko duten gauza bakarra langileen adorea handitzea izango da, enpresaren jarreragatik nekatuta daudela eta.

Udalari mezu argi bat bidadi nahi diogu, horrela enpresak gatazka konpondu nahi badu, lortuko duen bakarra gatazka handitzea eta konpondibea urruntzea izango da.

Udalak ez badu nahi gatazka blokeatu dadila, Bilbobus kudeatzen duen enpresari esan beharko lioke greba eta lanuzteak kriminalizatu ordez langileekin akordio bilatu beharko luke.

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua