ESK, SATSE, ELA, SME, UGT, CCOO, LAB eta SAE sindikatuok Gurutzetako Ospitalean kontzentraziorako deialdia luzatzen dizuegu plantilla egoki bat aldarrikatuz, hurrengo abenduaren 12an, 12:00tan Gurutzetako Ospitaleko sarrera nagusian.

 

 

Urteak daramatzagu Gurutzetako plantillak daukan lan karga izugarrizkoa dela salatuz, Urdulizeko Ospitalea ireki baino lehen. Beraz egoera honek bi beharrak dakarzkigu, lan sametako ikerketa eta lan arrisku psikosozialen ebaluaketa.

Bai lan arrisku psikosozialen ebaluaketa eguneratua eta bai lan karga ikertzea guztiz beharrezkoak dira, langile kopurua murriztu nahi izatekotan. Ezin da lan sama orekatu ez badakite zein diren gaur dauzkagun baldintzak.

Bizi dugun egoera hauxe da: Urdulizeko Ospitale berria ireki dela eta, Gurutzetako Ospitalean ematen den arreta gutxitu egin behar dela onartu behar dugu. Hau guzti hau, ikerketa sakon bat egin gabe, fedezko ekintza bezala hartu behar dugu. Eta beste fedezko ekintza baten bidez zuzendaritzek berregituraketa ahalik eta hoberen egingo dutela sinetsi behar dugu.

Gurutzetako sindikatuok ez dugu fedezko ekintzarik egingo, beraz berregituraketa egin baino lehen lan samak ikertzea eta lan arrisku psikosozialen ebaluaketa eguneratua exijitzen ditugu. Ez dugu aldaketarik onartu bi baldintza hauek bete gabe. Bi txosten horiek mahai gainean izanda, gurekin negoziazio prozesu bat planteatzen dugu, gu langileen errepresentazioa garelako.

Lan sama eta arrisku psikosozialen ebaluaketa esaten dugunean, hainbat gauza kontuan izan behar dituzte, besteak beste, Osanaia, Osabide Global, paziente bereiztea, teknologia berrien erabilera, sistemaren abiadura edo erabiltezinik ibiltzea. Gaur egungo teknologiaren menpekotasuna kontuan hartuta eta oso garrantzitsua den pazientearen segurtasuna ere bai.

Eskatzen duguna argi dago eta gutxienekoa da. Urdulizeko Ospitalea izateagatik 200 lanpostu galduko omen dira Gurutzetako Ospitalean. Berregituraketa hutsa da, non asistentzia kalitatea galduko ez dela  ziurtatzen digute.  Prozesu horretan, sindikatuok parte hartu behar dugu, gure ardura delako. Beraz, ez dugu beste irtenbiderik onartuko. Ebaluaketak egin eta negoziazio prozesu bat zabal dezaten borrokan jarraituko gara.


FINANTZIARIZAZIOA ALDE BATERA UTZI, GIZAKITZERANTZ HURBIL GAITEZEN!